Gaur aurkeztu dute Bilbon 2021-09-21
Urriaren 3an hasiko da iaz atzeratu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta abenduaren 18an jokatuko da finala. Gaur aurkeztu du ekimena Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, babesleekin batean. Udazkeneko fase honetan 44 bertsolari ariko dira kantuan, lan talde oso zabala hainbat zereginetan: epaile, gai-jartzaile, komunikazio, talde tekniko... Sei kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala izango ditu.
Bertsolaritzaren oinarria finkatu eta garatu
Aurtengo Txapelketa ere helburuz ondo hornituta dator: bertsogintzaren oinarria finkatu eta garatzea da lehena, baina, txapelketa helburu anitzeko proiektua izanik beste hainbat betekizun ere baditu Bizkaiko Txapelketak: bertsolariei euren bertsokeran garatzeko aukera ematea, plazak sortzea, bertsozaleak erakartzea, talde teknikoak hobetu eta sendotzea, txapelketarekin komunitate euskaldunari eta euskal kulturgintzari ekarpena egin, txapelketa jendarte anitzaren isla izatea, Bizkaiko bertsolaritza azaleratu eta Bertsozale Elkartearen lana jendarteratzea.
Gaur izan da Txapelketaren aurkezpena Bilbon, Rekalde aretoan. Aurkezpenean izan dira Belate Olabarria Bizkaiko Bertsozale Elkarteko presidentea, Ione Narbaiza Bizkaiko Txapelketako arduraduna eta Lorea Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol saileko diputatua.
Sarrerak, salgai
Saioetako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragarri. Antolakuntzatik sarrerak Internetez erosteko gomendioa luzatu du aforo kontuak direla eta, arazorik ez sortzeko.
Oraindik sarrerarik geratuko balitz, egunean bertan txarteldegia zabalduko litzateke, 16:00etatik aurrera.
Pandemiaren eraginez ezarritako neurriak errespetatzeko eskatuko du antolakuntzak, guztion osasunaren eta zaintzaren alde
Irudia eta mezua
Oihal bat du Txapelketak iruditzat aurtengoan. Ione Narbaiza Txapelketaren koordinatzaileak azaldu duenez: «Oinarria edo oihala berdina izan arren, eta behin eta berriro irudi berriak sortzen ditugulako». Aitor Agirrek sortu du txapelketako sintonia izango dena, eta antolaketan dabilen taldeak idatzi du txapelketako mezua. Orain arte aldiro idazle, bertsolari edo zaleren bati egin izan dio elkarteak mezu hori idazteko enkargua, baina kasu honetan testua eurek sortzea erabaki dute. Krisalidan bilduta egon behar izan duen tximeleta batekin alderatu dute bertan, bertsolaritzak osasun krisi honetan bizi izan duen egoera. «Azkenean lortu dugu gura genuena eta, batez be, behar genuena».
Kanporaketak, finalaurrekoak eta finala
Hiru fase eta 10 saio izango ditu txapelketak, hona hemen guztiak:
1. Kanporaketa
Urriak 3, domeka. Durango. San Agustin kulturgunea. 17:00
Ander Elortegi Garatea (Gernika-Lumo)
Asier Galarza Garai (Muxika)
Beñat Bilbao Landa (Gernika-Lumo)
Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia (Gernika-Lumo)
Inazio Vidal Gurrutxaga (Leioa)
Iruri Altzerreka Martinez (Garai)
2. Kanporaketa
Urriak 9, zapatua, Igorre. Lasarte aretoa. 17:00
Ander Ucelay Aristi (Artzentales)
Garazi Navarro Ugarteburu (Amoroto)
Gorka Pagonabarraga Agorria (Durango)
Ibai Amillategi Omaetxebarria (Gernika-Lumo)
Julen Erezuma Arzanegi (Gernika-Lumo)
Mikel Goiriena Larrazabal (Mungia)
3. Kanporaketa
Urriak 16, zapatua, Ortuella. Gorbea aretoa. 17:00
Asier Alcedo Cano (Portugalete)
Garikoitz Sarriugarte Onaindia (Zaldibar)
Julen Ibarguengoitia Ordorika (Gernika-Lumo)
Mikel Retolaza Etxebarria (Busturia)
Peru Vidal Gurrutxaga (Leioa)
Txaber Altube Sarrionandia (Abadiño)
4. Kanporaketa
Urriak 23, zapatua. Mungia. Olalde aretoa. 17:00
Aissa Intxausti Aburruza (Lekeitio)
Aitor Etxebarriazarraga Gabiola (Gernika-Lumo)
Arkaitz Zipitria Mendizabal (Arrigorriaga)
Koldo Gezuraga Seijido (Gernika-Lumo)
Oihana Bartra Arenas (Bilbo)
Paule Ixiar Loizaga Legarra (Sopela)
5. Kanporaketa
Urriak 30, zapatua. Elorrio. Arriola antzokia. 17:00
Aitor Arrutia Azkueta (Bilbo)
Igor Galarza Intxausti (Abadiño)
Imanol Arrutia Azkueta (Artzentales)
Imanol Uria Albizuri (Algorta)
Iñaki Iturriotz Zuluaga (Igorre)
Peru de Pedro Larrea (Gorliz)
6. Kanporaketa
Azaroak 7, domeka. Getxo. Muxikebarri zentroa. 17:00
Enare Muniategi Etxabe (Gautegiz-Arteaga)
Eneko Aldana Carrasco (Forua)
Josune Aramendi Perez (Markina-Xemein)
Koldo Muñiz Aldamiz-Etxebarria (Forua)
Malen Amenabar Larrañaga (Larrabetzu)
Unai Mendiburu Valor (Algorta)
1. Finalaurrekoa
Azaroak 21, domeka. Etxebarria. Frontoia. 17:00
Miren Amuriza Plaza (Berriz)
Onintza Enbeita Maguregi (Muxika)
Igorreko irabazlea
Elorrioko irabazlea
Durangoko irabazlea
Puntuazioz bigarrena
2. Finalaurrekoa
Azaroak 27, zapatua. Galdakao. Urreta kiroldegia. 17:00
Aitor Bizkarra Ruiz (Abadiño)
Etxahun Lekue Etxebarria (Larrabetzu)
Xabat Galletebeitia Abaroa (Lekeitio)
Mungiako irabazlea
Getxoko irabazlea
Puntuazioz hirugarrena
3. Finalaurrekoa
Abenduak 4, domeka. Larrabetzu. Frontoia. 17:00
Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’ (Iurreta)
Jone Uria Albizuri (Getxo)
Nerea Ibarzabal Salegi (Markina-Xemein)
Ortuellako irabazlea
Puntuazioz lehenengoa
Puntuazioz laugarrengoa
Finala, abenduaren 18an, Bilbon, Miribilan, 17:00.
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24