XILABA 2021 - TXAPELDUNARI ELKARRIZKETA 2021-11-16

Amets Arzallus: "Berotasun handia sentitu genuen eta ederra izan zen"

Sarako plazan elkartu da Amaia Goikoetxea 2021eko XILABAko txapeldunarekin, Amets Arzallusekin. Finala, txapela eta Ipar Euskal Herriko bertsolaritzaren egoera izan dituzte hizpide, besteak beste.

XILABAko laugarren txapela jantzi zuen larunbatean Amets Arzallus Antiak baina lehen bertsotik ikusi zen final berezia izango zela berarentzat aurtengoa. "Asko estimatzen duen pertsona batek" bultzatuta aukeratu zuen doinu hori hasierako agurrean, eta egoera kolektibo eta batez ere pertsonalarengatik inoiz jantzi duen txapel "berezienetarikoa" izan dela ere aitortu digu bertsolari hendaiarrak.

Finaleko lanaren inguruko pertzepzio eta sentipenak aletzeaz gain, Ipar Euskal Herriko euskalgintzan eta bertsolaritzan XILABAK duen  garrantziaz ere aritu dira solasean. "Iparraldean gure hizkuntzaren jiran plaza handi batean elkartzeko ez daude hainbeste aukera eta XILABAko finala da sinbolikoki pisu hori duena, eta gure hizkuntzaren borrokan pieza garrantzitsua da plaza eder hori".

Muga izan da betidanik Ametsen baitako zauri eta izanaren zati, eta aurtengo txapelketan kezkatzen eta mintzen duten gaiei eta hausnarketei  kantatzeko aukera izan du bakarkako lanetan. Finalean kasu: "Begiradek pertsona bati sentiaraztea hau ez dela bere tokia inguruan ditudan pertsonak batzuk behin baino gehiagotan esan izan didate eta oso errealki bizi nuen".

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu