Gazte Sariketak 2022-04-04

Unai Izagirre eta Aner Peritz ere Osinaldeko finalera

Unai Izagirre eta Aner Peritz ere Osinaldeko finalera

Unai Izagirre azkoitiarra eta Aner Peritz ere Osinalde Sariko finalean izango dira Gabirian, apirilaren 23an. Ostiralean jokatu zen Aztiri Bat Saria Legazpin, Osinaldeko kanporaketa gisa baliatzen dena. Unai Izagirre, Aner Peritz, Bittor Altube, Ekhiñe Zapiain, Irati Alcantarilla eta Urko Arregi aritu ziren kantuan. Unai Izagirre gailendu zen eta Aner Peritz gelditu zen bigarren.



Lehenengo kanporaketan Ane Zuazubiskar eta Oihana Arana sailkatu ziren finalerako. Lau izen erabakita, Osinalderako seikotea osatzeko beste bikotea larunbatean erabakiko da, Zaldibian, Osinberde Sarian. Asier Alcedo, Xabat Illarregi, Lurdes Ondaro, Lierni Rekondo, Aitor Tatiegi eta Aitor Ugarte ariko dira finalerako txartel bila, herri antzokian, 17:00etan.

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza