AMAraun ikuskizunaren aurkezpena ostegunean 2022-04-05

"Amatasunaren inguruko gogoeta gure gorputzera ekartzea erronka izan da"

Oihana Iguaran eta Amaiur Luluagak ostegunean aurkeztuko dute AMAraun amatasunaren inguruko gogoeta, bertso, dantza, musika eta antzerkia uztartzen dituena. Amasa-Villabonan da, Gurea Antzokian, 19:30etan. Ikuskizun berriaren sortzaileek Bertsoa.eus-i kontatu dizkiote emanaldiaren gakoak, helburuak eta xehetasunak.

Hau bidaia bat da
Iguaran eta Luluagak ohartarazi dutenez, "Ez aurreikusi dantza ikuskizun bat, ez espero bertso emanaldi bat; hau bidaia bat da. Bidaia hipotetiko bat amatasunean zehar. Bidean, gorputzak, ahotsak, dantza eta bertsoa gurutzatu zaizkigu. Eta amatasunak gurutzatu gaitu."

"(Ama) izan ala ez izan” erabakitik abiatuko da emanaldia, eta horrek amatasunaren esperientzia batzuk agertzeko bidea eskainiko die Iguaran eta Luluagari, "ezagutzen ditugun ereduen eta gustatuko litzaizkigukeen ereduen arteko joan-etorrian. Enpatia eta aitortza ariketa bat amatasun mota guztiekiko, eta hausnarketa bat gizartean figura horrek betetzen duen paperarekiko".

Bertsoa eta dantza kontakizun batean
Amaraunaren sortzailei proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaie bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik. "Ez dugulako bertsoa dantzatuko, edo dantza bertsotan emango. Istorio bat kontatuko dugu eta  horretarako eskura dugun lengoaia guztia baliatuko dugu: musika, gorputza, ahotsa, hitza, espazioa, eszena... Erronka gisa ikusten dugu figurak lausotzea ere, dantzaria kantura ekarriz eta bertsolaria dantzara."

Begirada, desberdintasuna
Emanaldi honen desberdintasuna begirada litzateke, Iguaran eta Luluagaren arabera. Aipatutako eredu gehienek amatasunaren instituzioa edo esperientzia bera aletzen dituzte diote, gehienetan barrutik begiratuta. "Guk kanpotik begiratu nahi diogu, (ama) izan edo ez erabakitzerakoan eragiten duten faktoreak aletuz, zalantza arakatuz eta amatasuna alaba gisa ere hausnartuz."

Estreinaldirako sarrerak salgai
Amaraun lanaren estreinaldia Amasa-Villabonako Gurea Antzokian, ostegunean, 19:30etan. Sarrerak eskuragarri daude.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu