Finala Leitzan, maiatzaren 27an 2022-05-13

Mingañe Saltsan sariketako azken kanporaketa gaur Aranon

Mingañe Saltsan sariketako azken kanporaketa gaur Aranon

Mingañe Saltsan lagunarteko sariketako azken kanporaketa jokatuko da gaur Aranon, herriko elkartean. Afalondoan, sei bertsolari hauek ariko dira kantuan:

Aitor Etxeberriazarraga
Joanes Illarregi
Oihana Bartra
Iban Urdangarin
Ekhiñe Zapiain
Eneritz Artetxe

Aurreko bi saioetan oso harrera polita izan du ekimenak, Uitzin eta Berastegin, bakoitzean 70 lagun inguru bilduta. Saioak ere txukun joan ziren. Kanporaketa bakoitzetik bi pasatzen dira finalera, epaimahiak erabakita. Eneko Lazkoz, Jone Uria, Jexux Mari Irazu eta Josu Sanjurjo daude oraingoz sailkatuta. Gaurko biekin osatuko da seikotea.

Finala, maiatzaren 27an, Leitzako Torrea tabernan, 21:00etan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza