'Uztapide plazara' Zestoan, gaurtik igandera 2022-05-17

'Nire Uztapide' liburuaren aurkezpen musikatua gaur Zestoan

'Nire Uztapide' liburuaren aurkezpen musikatua gaur Zestoan
'Uztapide plazara' bertso astearen baitan Pako Aristik idatzitako 'Nire Uztapide' liburuaren aurkezpen musikatua izango da lehenengo ekitaldia. 19:00etan, kultur etxean. Igandean amaituko da zikloa txapeldunen saioarekin.

Manuel Olaizola Uztapide bertsolari handia belaunaldi gazteengana hurbiltzeko Uztapide plazara ekimena antolatu dute Zestoan eta gaur bertan hasiko da. Arratsaldeko 19:00etan, kultur etxean, Pako Aristik idatzitako Nire Uztapide liburuaren aurkezpen musikatua izango da lehenengo ekitaldia. Hizlari, Pako Aristi eta Joxe Kruz Ezeiza arituko dira. Musikari lanetan: Aizpea Aristi eta Ioritz Zunzunegi. Nire Uztapide Manuel Olaizolaren biografia nobelatua da, gazteentzeko erakargarri izateko klabean idatzia. 2000. urtean argitaratu zuen Bertsozale Elkarteak eta joan den astean berrargitaratu zuen Erein argitaletxeak.



Ekimenak beste hiru ekitaldi izango ditu astean zehar. Igandean amaituko da txapeldunen jaialdiarekin.

Maiatzak 19, osteguna:
19:00etan, Kultur Etxeko aretoan, Uztapide, bertsotik prosara hitzaldia, Xabier Amurizaren eskutik.

Maiatzak 20, ostirala:
19:00etan, Arroabeko eskola zaharrean: Arroa inguruko bertso historia; txapel bat mila buru hitzaldi-tertulia.

Maiatzak 22, igandea:
18:00etan, Zestoako kiroldegian: Txapeldunen Bertso Jaialdia: Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Xabier Amuriza.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza