Torrea tabernan 2022-05-24

Mingañe Saltsan sariketako finala ostiralean Leitzan

Mingañe Saltsan sariketako finala ostiralean Leitzan
Iban Urdangarin, Oihana Bartra, Eneko Lazkoz, Jone Uria, Jexux Mari Irazu eta Josu Sanjurjo ariko dira kantuan, Torrea tabernan. 21:00etan afaria. Sarrerak salgai daude.

Mingañe Saltsan lagunarteko bertso sariketako finala jokatuko da ostiralean Leitzan, aurrez hiru kanporaketa eginda. Iban Urdangarin, Oihana Bartra, Eneko Lazkoz, Jone Uria, Jexux Mari Irazu eta Josu Sanjurjo ariko dira kantuan, Torrea tabernan. 21:00etan afaria.

Mingañe Saltsan Leitzako bertso eskolak antolatu du eta belaunaldi zein bertso estilo desberdinak mahai bueltako giroan uztartzea du helburuetako bat. Ariketak ofiziotakoak dira ia denak eta ofizio bakoitzean kantukideek hautatzen dute neurria eta nor hasi. 



Sarrerak salgai 25 eurotan
Afari eta saiorako sarrerak salgai daude 25 eurotan Leitzeko Torrea tabernan eta Maimur liburu dendan. Antolakuntzarekin harremanetan jartzeko: atekabertsbertsoeskola@gmail.com.

 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu