Larrabetzun jokatu zen finala 2022-06-02

Bizkaiko Taldekako txapelketako bertsoak ikusgai

Bizkaiko Taldekako Txapelketako finaleko bertsoak ikusgai daude Bertsoa.eus sareko plazan. Larrabetzun jokatu zen finala joan den larunbatean eta Markina-Xemeingo Akerbeltzen antxumak taldea gailendu zen bigarren aldiz. Beste bi finalistak Koipelustriek (Abadiño-Durango ingurua) eta Urruxarrak (Iurreta-Berriz ingurua) taldeak izan ziren. Ia bi orduko saio umoretsua eskaini zuten hiru taldeek.

11 bertsolari kantuan
Hiru taldeetako 11 bertsolarik aritu ziren bertsotan: Bittur Altube, Gorka Pagonabarraga, Aitor Bizkarra, Peru Madalena, Eneko Abasolo, Ixone Asategi, Gorka Lazkano, Nerea Ibarzabal, Nahia Ibarzabal, Aissa Intxausti eta Josune Aramendi. Gai-jartzaile, Idoia Anzorandia eta Beñat Vidal. Epaile, Hodei Zenikazelaia, Eneko Barruetabeña eta Sara Asenjo.

Entzun eta gozatu bertsoaldi ederrak.

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza