Bilbon, Euskaltzaindiaren Egoitzan 2022-06-15

Bertsozale Elkarteak datorren astean aurkeztuko du Txapelketa Nagusia

Bertsozale Elkarteak datorren astean aurkeztuko du Txapelketa Nagusia
Aurrez iragarri bezala, datorren irailaren 24an hasiko da 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusia Getxon eta abenduaren 18an amaituko da Iruñean. 42 bertsolarik hartuko dute parte txapelketan. Arabako Txapelketa jokatuta argitu dira erabakitzeko zeuden azken bi postuak.

Bertsozale Elkartean datorren asteazkenean, ekainaren 22an, aurkeztuko du Txapelketa Nagusia Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan,11:00etan. Bertan izango dira Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kide den Gontzal Agote Los Santos, eta lurraldeetako bertsozale elkarteetako lehendakariak: Arabako Bertsozale Elkartetik Ekaitz Elorriaga Anduaga, Bizkaiko Bertsozale Elkartetik Belate Olabarria Astobiza, Gipuzkoako Bertsozale Elkartetik Asier Azpiroz Iztueta, Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako Bertsularien Lagunak Elkartetik Aritz Bidegain Aire eta Alaitz Rekondo Ferrero Nafarroako Bertsozale Elkartetik. Prentsaurrekoan izango dira, halaber, Idoia Trenor Zulaika, Bertsozale Elkarteko koordinatzailea, eta Oier Iurramendi Etxeberria, 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko koordinatzailea.

Aurrez iragarri bezala, datorren irailaren 24an hasiko da 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusia Getxon eta abenduaren 18an amaituko da Iruñean. 42 bertsolarik hartuko dute parte txapelketan. Arabako Txapelketa jokatuta argitu dira erabakitzeko zeuden azken bi postuak.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza