Amets Arzallus Antia - Elkarrizketa 2022-11-02

«Hortzak estutzeko grinatik ere zure burua zukutu zenezake beste gisa batean eta horri heldu behar diot»

2022/BTN22/20221029donobanegarazi/elkarrizketak/20221102_ametsarzallus.mp3.mp4

Amets Arzallus Antia (Hendaia, 1983) finalerako bide bat baino gehiago probatua da. Badaki zer den lehen fasean hasita iristea. Hala heldu zen 2005ean. 2009an eta 2013an, finalaurrekoan sartuta, lehen itzulian puntu dezente bilduta. Txapeldun zela, 2017an, zuzenean sartu zen finalean.

Aurtengoan, finalaurreko lehen itzulian finaleko langaren beheko aldean gelditu da. Beti ere, estitistiken arabera, eta bi saioren faltan. Bide hori berria da Amets Arzallusengan eta aitortu du egoera horrek bigarren itzulirako jarrera egokitu beharra ekarriko diola. Bertsoa.eus-i azaldu dionez, aurrekoetan bigarren itzulira lasaixeago joan izan da, patxada horrek bertsotarako ematen duen tartearekin. Orain, hortzak estutu eta bere burua alde horretatik zukutzeko aldartean joango dela dio.

Hendaiarrak aldarte «nahiko lasaian» ekin zion lanari Donibane Garazin, lasaitasunak txapelketan duen adieran, beti ere. Ofiziotan egin zezakeena egiten somatzen zuen bere burua eta sei puntuko motzean egindako lanarekin gelditu zen beteen. Potoak eta amaren rola aipatu izanak, ordea, bi «ebaki» minbera utzi zizkioten, ganbarako egonaldian bere burua zigortzen aritu zen. Ganbarako lanean, gaiaren helduleku jakin bat etorri zitzaion eta gerora ikusi du beste helduleku eta bide batzuen aukera.

Entzun Amets Arzallusek asteazkenean bertan Bertsoa.eus-i eskaini dion elkarrizketa.

Albiste gehiago

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-09

Amoroto eta Irurako bertso jaialdiak Hitzetik Hortzeran