Sustrai Colina Acordarrementeria - Elkarrizketa 2022-11-07
Sustrai Colinak finalean sartzeko pauso sendo bat eman du Irungo finalaurrekoa irabazi eta 710 puntu eskuratuta. Txapelketako lehen saioak dakarren kezka plus horrekin, baina, era berean, hortzak zorroztuta eta jauzi egiteko gogoz igo zen oholtzara Colina. Bost ariketetatik lautan ondo ikusi zuen bere burua. Puntutan gelditu zen ez asmatuaren sentsazioarekin.
Sei bertsolariek 2.500 entzuleko plazari ondo erantzun ziotela uste du urruñarrak eta finalaurreko ona izan zela Irungoa, txapelketak berekin dituen irristadak gora-behera.
Seigarren Txapelketa Nagusia du Colinak. 2001ean kantatu zuen lehen aldiz, 19 urterekin, eta beti sartu da finalean. Aldarte onean harrapatu aurtengoak ere, bide bat egiten ari den sentipenarekin, eta geroz eta bertsokera kontzienteagoa darabilela. Gosez dago Iruñean bizi den bertsolari urruñarra, saioz saio bere langa igotzen joateko asmoz. Badaki finalean sartzeko bi saio on egin behar izaten direla, eta horren bila joango da Baionara.
Entzun Bertsoa.eus-i eskainitako elkarrizketa.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28