Txapelketa Nagusia - Finala 2022-11-27

Alaia Martin finalista, matematikoki

Alaia Martin finalista, matematikoki

Alaia Martin 2022ko Txapelketa Nagusiko finalean izango da. Gaurko finalaurrekoa jokatuta puntuetan sailkapen buru gelditu denez, matematikoki lortu du finalista postua. Finalaurrekoetatik zazpi bertsolari sartuko dira finalean, eta beraz, Bilboko finalaurrekoan, beste sei postuak erabakiko dira matematikoki.


Alaia Martinek (Oiartzun, 1987) aurtengo Txapelketa Nagusian jokatu dituen hiru saioak irabazi ditu, kanporaketa bat eta bi finalaurreko eta hiruetan puntuazioren goiko langan ibili da. Hirugarren Txapelketa Nagusia du. 2013an ere finaleko atarian gelditu zen, 26 urterekin. 2017an ere, final laurdeneko saioa irabazita hasi zuen txapelketa eta finalaurreko bigarren itzulira sailkatu zen. 2022an Iruñean jokatuko den lehen finalean bertsotan egiteko saria irabazi du bertsolari oiartzuarrak, 44 bertsoaldietan tenple eta azertu maila handia erakutsita. 2017an finalaurrekoetako irabazleak lortu zuen puntuazio langa eskuratuta sartu da Alaia Martin. Maialen Lujanbiok lortu zuen orduan langa hori.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza