Ikus-entzunezko bertsoak 2023-01-20

Anonyme Popular Azpeitian estreinatuko dute urtarrilaren 29an

Anonyme Popular Azpeitian estreinatuko dute urtarrilaren 29an
«Oso neuretik jarritako bertsoak dira eta aldi berean beste askorenak izan daitezkeenak»

Igor Elortzak eta Rafa Ruedak ondutako Anonyme Popular proiektu berria Azpeitian estreinatuko dute zuzeneko formatuan. Urtarrilaren 29an izango da, igandean, Soreasu Antzokian, arratsaldeko 19:00etan. Ikus-entzuneko bertso gisa definitzen ditu egileak eta Bertsoa.eus-en aitortu zuenez «oso neuretik jarritako bertsoak dira eta aldi berean beste askorenak izan daitezkeenak». Gai intimoak, sozialagoak zein politikoagoak lantzen ditu Elortzak, «etxeko zorroztasunetik» landuta. Dagoeneko sarean zabalduak dituzte hainbat kantu eta disko liburua atera ere bai.

10 ekitalditik gora agendan
Anonyme Popular, Larrabetzun lagunarteko aurkezpena eginda, Azpeitian abiatuko da eta beste hamar ekitalditik gora iragarrita daude maiatza bitartean. Otsailean bertan, bost: Zarautzen, Elorrion, Iruñean, Hernanin eta Oñatin izango da ikusteko aukera. Martxoan, Bilbon, Amasa-Villabonan, Amurrion eta Baigorrin. Maiatzean, Durangon.



d


Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu