Finala martxoaren 25ean 2023-02-09

Arabako Kuadrilla artekoak lehen faseko azken asteburua

Arabako Kuadrilla artekoak lehen faseko azken asteburua

Arabako Kuadrilla artekoak lehen faseko azken saioak jokatuko ditu asteburuan eta finalaurrekoak etorriko dira gero. Hasiera beroari jarraipena emanez, bigarren asteburuko lau saioak ere giro ederrean joan ziren, Gasteizen, Agurainen, Aramaion eta Narbaizan.

Gasteizen, Muinoko katuak (Gasteiz) eta Ibarrako periferiak (Aramaio) aritu ziren kantuan eta etxekoentzat izan zen puntua. Agurainen, Beeeeertsolariak (Lautada) eta Bertsolarriak (Mendialdea) egokitu ziren elkarrekin eta Lautadako taldea gertatu zen garaile. Aramaion derbia jokatu zen Izena pentsau bida (Aramaio) eta Tratamendurik gabeak (Aramaio) taldeen artean. zena pentsau bidako kideek eraman zuten puntua. Azkenik, Narbaizan: Egurrak eta ezpalak (Lautada) eta  Gorbeialdea taldeak jarri zuten giroa, eta Gorbeialdera joan zen garaipena.

Asteburu honetan ere lau saio izango dira, Aramaion bi, Korresen eta Murgian. Lau saio horiekin amaituko da lehenengo fasea eta finalaurrekoak etorriko dira gero, otsailaren 26tik aurrera.

Finalaurrekoak
Otsailak 26, igandea, 1.finalaurrekoa: Aguraingo Zabalarten
Martxoak 4, larunbata, 2.finalaurrekoa: Bastidako Kultur Etxean
Martxoak 12, igandea, 3.finalaurrekoa: Murgia, Zuiako udaletxean

Finala
Martxoak 25, larunbata, Laudio-

Arabako Kuadrilla artekoan 300 lagun inguru ari dira parte hartzen, zeregin desberdinetan. 12 talde ari dira bat-batean eta bertso jarriek ere badute presentzia. Arabako zortzi eskualdetako ordezkariek parte hartzen dute bertso jarrien modalitatean.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu