Irati Alcantarilla - Mikel Laboa Sariketako irabazlea 2023-02-13
Irati Alcantarillak irabazi berri du Mikel Laboa Sariketaren X. edizioa, Donostian, Ekhiñe Zapiainekin buruz burukoa jokatuta. Lehendik ere bazekien zer zen gazte sariketak irabaztea. Besteak beste, Xenpelar Saria irabazi zuen abenduan Errenterian.
Urruñarra gustura aritu zen bertsotan eta tenple onean sentitu zuen bere burua, bai kantuan, bai kantukideak entzuten. Doka aretoko toki bilduak eta entzuleen beroak ere lagundu zutela aitortu.
Ikastolan bertsozaletu zen Ancantarilla, etxetik zekarrenari bultzada emanez, Bertsularien Lagunak eta Seaskak lankidetzan duten proiektuari esker. Ikastolatik bertso-eskolara pausoa eta Urruña, Hendaia eta Irungo bertso-eskoletan ibilia da eta Errenteriakoa dabil egun. Lanbidez, berriz, Bertsularien Lagunak Elkarteko bertsolaritza irakasle da Seaskan. «Odei etorri zen behin gure eskolara eta orain ni naiz Odei» dio ironiaz, zikloa osatu dela adierazteko.
Bertsolaritza bizitzaren erdigunean sentitzen du Irati Alcantarillak eta bertsotan gustura dabil. Duela urte eta erdi ez bezala, orain sentitzen baduela zer kantatu eta badakiela nola, eta horrek gozatu handia ematen dio.
Entzun sareko plazan bertsolari urruñarraren balorazioa Mikel Laboa Sariketaren lanaz, bere gustuko bertso moldeaz, plazako ibilia eta, oro har, bere bertsolaritza lekukotasuna.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Jexux Mari Irazu
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Jexux Mari Irazu
Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01
Mirari Martiarena
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Jexux Mari Irazu
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Jexux Mari Irazu