Monzon/ganuza saria - ostegunean Bergaran 2023-03-15
Xabier Amuriza Zarraonaindiak Euskal Utopikoei Saria 2023 jasoko du Bergaran, Olaso Dorrea Fundazioaren eskutik, Euskal Herriari eta euskal kulturari egindako ekarpenagatik, eta horren barruan, bertsolaritzari egin dionagatik, besteak beste. Bergarako Seminarixoan izango da ekitaldia, ostegunean, 18:30etan eta bertso munduko ordezkaritza izango da bertan. Maialen Lujanbio txapelduna eta Bergarako Kopla Barik bertso-eskolako Unai Arantzabal, Enaitz Alustiza eta Gari Lopez de Muniain aritu ziren bertsotan.
Hala, Bergarako Kopla Barik bertso-eskolako Unai Arantzabal, Enaitz Alustiza eta Gari Lopez de Muniainek bertsotan egin dute, baita Maialen Lujanbiok ere, gaur egungo Euskal Herriko bertsolari txapeldunak.
Xabier Amuriza Etxanoko Torreburu baserrian jaio zen 1941 urtean Sei urterekin, aitarekin, Etxanoko Azutzaganeko tabernan egin zituen lehen bertsoak. Lehen plaza 1966an, Gizaburuagan, Abel Muniategirekin. «1980ko hamarkadan Xabierrek berritasun handia ekarri zion bertsogintzari. Ezinezkoa da egungo Bertsolaritza modernoa ulertzea bere ekarpena kontuan izan gabe. Neurri eta doinuetan ere berrikuntza handiak ekarri zituen. Nabarmentzekoa da bertso eskoletan eragindako iraultza» nabarmendu du Olaso Dorrea Fundazioak.
Xabier Amuriza txapeldun izan zen 1980 eta 1982an, Txapelketa Nagusiaren aro berriko lehen bi ediziotan eta Txapelketa Nagusian euskara batua sartu izana ere azpimarratu du Olaso Dorrea Fundazioak.
Bat-bateko bertsogintzan ez ezik, bertso jarrietan, bertsolaritzaren teorizazioan eta errimaren lanketa moduetan, doinu berrien sorkuntzan eta kopla zaharren bilketan eta sorkuntzan ere lan handia egin du Xabier Amurizak.
Gaur egunean ere kopla kantari jarraitzen du Korrontzi taldearekin.
Unax Aizpurua Ibargarai - Euskal Herriko Eskolarteko txapelduna 2025-06-16
Atzo zendu zen Kuban 64 urte zituela 2025-06-13
Gaur aurkeztu dute Bilbon 2025-06-10
Danele Sarriugarte - Señora Sariketaren balorazio elkarrizketa 2025-06-05