Ostiralean, Errezilen jokatu zen hirugarren kanporaketa 2023-03-27

Izar Zelarain Gipuzkoako Eskolarteko finalera

Izar Zelarain Gipuzkoako Eskolarteko finalera

Izar Zelarain Amasa-Villabonako bertsolaria Gipuzkoako Eskolarteko finalean izango da, joan den ostiralean Errezilen hirugarren kanporaketa irabazita. Zelarainekin batean (argazkian ezkerretik hirugarrena), kantuan aritu ziren Jon Mendiluze, Jare Bengoetxea, Peru Alijostes, Beñat Zeberio eta Egiar Otegi.

Gaiak jartzen Olatz Zuazubiskar aritu zen eta kopletako ariketan laguntzeko soinuarekin eta panderoarekin Araitz Etxaniz eta Onditz Alberdi. Epaile lanetan, Oihana Aranguren, Zigor Leunda eta Iñigo Legorburu.

Dagoeneko hiru kanporaketa jokatu dira eta Izar Zelarainekin batean, June Aiestaran eta Amets Aizpurua ere finalerako sailkatuta daude zuzenean.

Azken kanporaketa Amezketan
Ostiral honetan Gipuzkoako Eskolarteko laugarren eta azken kanporaketa jokatuko da Amezketan, Zazpi Iturri elkartean: Lide Arregi, Danel Etxeberria, Nikola Iraola, Oihan Navarro eta Xuban Urdalleta ariko dira kantuan. 

Saiorako txartelak www.bertsosarrerak.eus webgunean eskuratu ahal izango dira ostegun eguerdira bitartean (lehenago agortu ezean)

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza