Martzelina Bertsozale Elkartea Oiartzunen 2023-05-11

Martzelina Lopetegiri aitortza eta bertso eskolari hauspoa Oiartzunen

Martzelina Lopetegiri aitortza eta bertso eskolari hauspoa Oiartzunen

Martzelina Bertsozale Elkarteak indarberrituta ekin dio izen berriko bideari Oiartzunen. Batetik, harrera beroa izan du Txirritarekin kantatu eta txapelketa irabazi zuen bertsolariaren figurak eta berari buruzko liburuak. Antolakuntzatik jakinarazi dutenez, jende askoren jakin-mina pizteaz gain, hari-mutur berriak ekar ditzaketen informazioak ere jaso dituzte zenbait jenderengandik, eta hortik tiraka jarraitzeko asmotan dira.

Igande goizean egin zuten aurkezpen ekitaldia Oiartzungo kontzejupean, Mirari Martiarenak aurketuta. Bertso-eskolako umeek hartu zuten parte lehenbizi eta horietako batzuk Lopetegiren inguruko ekitaldia izan zuten lehenengo plaza. Segidan, Ander Lizarraldek Martzelinari buruzko bertso sorta kantatu zuen.

Martzelina Lopetegi Olaiz. Edo. liburuaren aurkezpena etorri zen ondoren, Alaia Martin, Karmele Mitxelena eta Iraitz Mateok egina. Oiartzungo beste zenbait bertsolarik ere izan zuten aipamenik eta denen artean Martzelinaren bertsoak kantatzen amaitu zuten goizeko ekitaldia.



Ondoren bertso eskolako bazkaria Girizia elkartean, belaunaldi desberdinetakoak elkartuz.


Arratsaldean Ahanzturari buruz bertso jaialdia: Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Unai Iturriaga, Sustrai Colina eta Miren Artetxe, Ainhoa Urienek gidatuta, eta Landetxe kultur etxe berria lepo beteta.



Antolakuntzatik «ahaztezina edo behintzat gogoratzeko moduko eguna» izan zela azpimarratu dute. Batetik, Martzelina Lopetegi bertsolariaren figuraren sozializazioak izan duen harreragatik. Aitortu dute horrek motibazio handia ematen diela ikertzen eta hari-mutur berriei tiraka jarraitzeko. Bestetik bertso eskolako belaunaldi desberdinak elkarrekin biltzeak piztu duen grina eta ilusioa ere azpimarratu dugu aurrera begirako hauspo gisa.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu