Alaia Martin - Martzelina Lopetegi Bertsozale Elkartea 2023-05-03

«Liburuaren bidez Martzelinak izan ez zituen bizitzak izateko aukera eman nahi izan diogu»

Martzelina Lopetegi Olaiz. Edo. liburua ondu dute Alaia Martin, Iraitz Mateo eta Karmele Mitxelenak eta igandean egingo dute aurkezpena Oiartzunen, eguerdiko 12:00etan, Martzelina Lopetegi Bertsozale Elkartea aurkezteko ekitaldian. Martzelinaren bizitza, irudia eta bertsokera sozializatzeko helburuz ekin zioten lanari baina informazio urritasunak beren asmoak birpentsatu beharra ekarri zien egileei.



Errealitateak helduleku gutxi zituenez fikziora jo dute eta bakoitzak Martzelina Lopetegiren bizitza bat irudikatu du. Martzelinak izan ez zituen bizitzak izateko aukera eman nahi izan die hiru bertsolariek, bizitza bakoitza edalontzi batek idurikatuta: katilu batek, baso batek eta kopa fin-fin batek. Bideoan Alaia Martinek liburuaren ideia eta garapena kontatzen du eta ondoren egile bakoitzak irudikatu dion bizitza.

Errealitatean Martzelina Lopetegitaz jasota dagoena ere sartu dute liburuan: bere bertsoak, bere oinarrizko biografia eta ingurukoek nola bizi zuten bera bertsotan aritzea. Ekimenaren harira, Martzelinaren ondorengoekin harremanetan daude eta informazio berriren bat lortzeko aukera etorri liteke hortik.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza