Haira Aizpurua Ibargarai - Eskolarteko Txapelduna 2023-06-05

«Familiak eta lagunek anitz laguntzen naute bide honetan»

Haira Aizpurua Ibargaraik lagunei eta familiari eskaini zien txapela bukaerako agurrean. Udalekuko famili/bat bada hemen dagona hasi zuen bertsoa eta zuentzako da txapela/amatxi eta amona amaitu, tartean familiako beste kideak aipatuta. Lagunek eta familiak bertso bidean ematen dioten laguntzaren eskertza izan zen, Sarako bertsolari gazteak Bertsoa.eus-i adierazi dionez.

Aizpurua Ibargarai gustura aritu zen bertsotan eta bakarkako lanarekin gelditu zen gusturen. Iparraldeko eta Euskal Herriko Eskolartekoak irabazita, udaberri emankorra borobildu saratarrak. Libertimenduetan eta beste zenbait ekitaldietan bertso saio dezente egiteko aukera izan du Hairak eta esperientziarekin biziki konten dagoela aitortu du.

Hemen final ondoren, Bertsoa.eus-erako egindako elkarrizketa.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza