Eskolarteko Txapelketa 2023-06-05

Haira Aizpuruaren agurrak 7.000 ikustalditik gora sarean

Haira Aizpuruaren agurrak 7.000 ikustalditik gora sarean

Eskolarteko Txapelketan Haira Aizpurua Ibargaraik txapela jantzita bota zuen bukaerako agurrak zabalkunde handia izan du sarean, 7.000 ikustalditik gora Bertsoa.eus-eko Twitterreko kontuan. Haira Aizpurua Ibargaraik lagunei eta familiari eskaini zien txapela, bereziki: «zuentzako da txapela/amatxi eta amona».

Udalekuko famili
bat bada hemen dagona
Ibai, Irantzu ta Haize
zaizte nire zoriona
Luma zu gabe ez nintzake
hain lasai helduko hona
Unax zuk eman diezu
nire bertso denei forma.
Nire ondoan bihotzez
bakotxa baita egona
zuei esker dut ahots hau
eta naiz naizen pertsona (bis)
zuentzako da txapela
amatxi eta amona

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza