Eki Mateorena Zozaia - Eskolarteko txapeldunordea 2023-06-06

«Eskolartekoa oso fase polita da»

Eki Mateorena Leitzako bertsolari gazteak bertsotan gozatuta eta txapeldunorde borobildu zuen larunbatean Iurretan bere Eskolarteko etapa. Plazarekin lehen kontaktua eta adin horretako eboluzioa islatzen duen garai gisa ikusten du.

Eki Mateorenak Iurretan amaitu zuen larunbatean bere Eskolarteko etapa, txapeldunordetza eskuratuta. Azkena zela jakinda eta bezperan Nafarroako Txapelketarako sailkatuta, «gozatzeko aldartean» joan zen leitzarra eta gozatu egin zuen. Finalaz, taldearen bertso maila azpimarratu du Mateorenak eta bere lanetik bat apartatzera, puntu erantzunarekin gelditu da.

Eskolarteko fasea oso polita dela adierazi du Leitzako bertsolariak plazarekin lehen kontaktua delako eta adin horretako eboluzioa ikusten delako.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza