Aitor Errazkin eta Joxan Elosegi - Elkarrizketa 2023-07-24

«Herri guztiak hasiko bagina bakoitzaren ondarea ikertzen zalantza asko argituko genituzke»

'Bertsoak eta bertsolariak Irunen XIX. mendean' ikerketa lana egin dute. 80 sorta inguru bildu dituzte. Joxe Mari Ezkerra bertsolaria nabarmendu dute bi ikerlariek. Emakumezko bertsolarien aztarna berririk ez dute aurkitu.

Aitor Errazkin Vicente bertsolariak eta Joxan Elosegi Arregik Bertsoak eta bertsolariak Irunen XIX. mendean lana argitaratu berri dute (Alberdania), Joxantonio Loidi Beka irabazita. Irun eta inguruko bertsolaritza aztertu dute, mugaz alde bietako artxibotatik, bereziki Lapurdin. Ondarearen inguruko kezkak eta bertsolaritzarenganako zaletasunak jarri ditu lan honetan. Errazkin Irunabarreko kideak uste du bertsolaritzaren ondarearen inguruan lan asko dagoela egina baina baia egiteko ere. Herri edo eskualde bakoitzak bere ondarea aztertuta, datuen kontrastea etor litekeela uste du eta bertsolaritzaren ondarearen inguruan eta ikuspegi historiko orokorrean aurrera pausoak eman.

80 bertso sorta
Denera 80 sorta osatu dituzte eta 30 doinuren erreferentzia jaso dute liburuan. Erlijioa eta gerra dira bertsoetako gai nagusiak, baita ezkontza galduak deitutakoak ere. Kontzeptu hori bertsotan topatu dute.

Bertsolari bat nabarmentze aldera, Joxe Mari Ezkerra azpimarratu dute. Lehendik ere bazen bere erreferentziarik baina bere biografia eta zenbait sorta bildu dituzte. Jatorria ez dago garbi. Zenbait iturri historikok irundarra zela aipatzen badute ere, Errazkinek eta Elosegik zalantzan jarri dute aukera hori. Mikela Jauregi eta Hondarribiako Labandibar aita-semeen datuak ere jaso dituzte.

Emakumezko bertsolarien erreferentzia berririk ezin izan dute jaso. Hondarrabiko Joxeparen hariari tiraka aritu dira artxiboetan baina lehendik argitaratuta dagoenaz gain ez dute datu berririk jasotzerik izan.

Irunekin lotura duen beste bertsolari bat Maria Luisa Erdozio jotzen dute. Azkaindarra berez, amona irundarra eta aitona hernaniarra. Erdoziok bat-bateko Lore jokoak irabazi zituen XIX. mendean, Saran, 1869an eta 1875an. Ez dute haren bertsorik topatu.



Neurri aldetik, zortziko handiak, zortziko txikiak eta hamarreko txikiak dira bildu dituzten bertso gehienak. Badira neurri berezietan ere, lerro bakoitiek eta bikoitiek errima bana dutenak ere. Joana Bixenta Olabe doinuaren inguruan ere aurkitu dute datu bat. Oxalde bertsolari bidarraitarrak baliatu zuen doinu hori eta Joxe Mari Ezkerraren doinu bereko sorta baten erreferentzia egiten du, Ezkerra hil eta 40 urtera. Sorta hori Imanol Lartzabalek musikatu zuen, beste doinu berri bat emanez.

Irunen XIX. mendean bertsolaritzak zuen kokapen sozialean ere jarri dute begia Errazkinek eta Elosegik. Irungo familiarik aberatsena ere bertsotan ageri da, Olazabaldarrak, nonbait orduan Espainiako aristokraziarekin lotura zutenak. Bertso elebidunak dira. Aurkitu dituzten bertso elebidun bakarrak. Hendaiako beste familia aberats baten erreferentziak ere aurkitu dituzte. Elosegiren ustez familia aberats horien aipuak bertsotan jasota dauden moduan egoteak erakusten du bertsolaritzak klase sozial horretan ere bazuela presentzia nabarmen samarra, behintzat XIX mendera arte.


Albiste gehiago

Jon Agirresarobe Lopetegi 'Torrotxo' - Bertsolari Bertsozale podkasta 2024-05-17

«Lagunartean bildu eta bertsotan egitea izan da bertsolaritzak eman didan gauzarik ederrena»

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»