Irailaren 16an hasiko da 2023-09-07

Mirari Martiarena Hitzetik Hortzerako aurkezle berria

Mirari Martiarena Hitzetik Hortzerako aurkezle berria

Mirari Martiarenak aurkeztuko Hitzetik Hortzerako denboraldi berria. Martiarena gidoilari lanetan aritu zen iazko denboraldian eta aurtengoak gidoilari ez ezik aurkezle lanetan ere bera ariko da, irailaren 16tik aurrera. Telebistan hainbat kolaborazio egina da Barra Librea bakarrizketa saioan eta Hitzokei programetan. Bertsolaritza berriz barru-barrutik ezagutzen du: bertsolaria da Martiarena, plazan zein Gipuzkoako Txapelketan kantatua. Oiartzungo bertso eskolan egin du bere bertso bidea eta Martzelina Bertsozale Elkarte berriko kidea da gaur egunean.

Bertsoa.eus-ek bere testigantza ekarriko du datorren astean sareko plazara.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-20

Doinu berrien oihartzunari jarraika

Igotz Alkorta Irastortza

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia