Gaizka Azkarate Uzin - Hitzetik Hortzerako zuzendaria 2023-09-12

«Plazako aniztasuna telebistara ekartzea da Hitzetik Hortzerako helburua»

Larunbat honetan hasiko da denboraldi berria ETB1n. Emisioak: larunbatean 21:00etan. Igandean, 15:00etan errepikapena.

Gaizka Azkarate Ucin Hitzetik Hortzerako zuzendariak bertsolaritzaren plazako aniztasuna telebistara eramatea jarri du programaren helburu nagusitzat larunbat honetan hasiko den denboraldi berrian atarian. Telebistan erreferentziazko plaza izaten jarraitu nahi du Hitzetik Hortzerak bertsozaleari bertsoez eta bertsolaritzaz gozatzeko programa eskainiaz.

Bertso antologia ezik, plazako formato desberdinak, bertsolari aniztasuna, herrialde desberdinetako saioak, txapelketako saioak eta abar bilduko ditu ETB1ko hitzorduak.

34. denboraldiaren berritasunak ere azpimarratu ditu Soraluzeko zuzendariak: Mirari Martiarena aurkezle, iruditeri berria, bertso-jarri musikatuak... eta hori guztiak ziklo berri baten hasieran.

Astero herriz-herri ibiliko da Hitzetik hortzera. Bi bertso saiotako bertsoaldiak eta Maritiarenak elkarrizketatuko duen gonbidatuak osatuko dute programaren eduki nagusia. Bertso jarri musikatuek ere izango dute tarterik abendura bitartean.

Horrez gain, gertuko jarraipena egingo die Bizkaiko eta Nafarroako Txapelketei, eta baita Taldeko Xilabari ere. Bizkaiko eta Nafarroako finala zuzenean emango ditu eta hurrengo egunean finalei buruzko programa berezia egin.

Larunbatean eta igandean ETB1n
Azken denboraldietan bezala, Hitzetik Hortzeraren emisioa larunbat gauean izango da, 21:00etan, ETB1n. Igandean, 15:00etan, errepikapena.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu