Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2023-12-02

Nafarroako finala gaur Iruñean, 2.000 lagunetik gora bilduta

Nafarroako finala gaur Iruñean, 2.000 lagunetik gora bilduta

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala jokatuko da gaur Iruñean, arratsaldeko 17:00etan hasita, Anaitasunan. Saioa Alkaiza, Julio Soto, Joanes Illarregi, Xabat Illarregi, Eneko Lazkoz, Josu Sanjurjo, Saats Karasatorre eta Sarai Robles ariko dira kantuan. Lehengoz, Nafarroako final batean 2.000 lagunetik gora bilduko dira aurtengoan. Irabazleari Alaitz Rekondok jarriko dio txapela.

24 bertso puntuagarri
Nafarroako txapela 24 bertsotara jokatuko da gaur. 15 bertso lehen fasean eta 9 buruz burukoan.
    Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian
    Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian
    Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian
    Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian
    Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian

Buruz-burukoa (9 bertso puntuagarri)

    Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte
    Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean

       Ganbarako lana
    Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian

Zuzenean Bertsoa.eus-en
Bertsoa.eus-ek zuzenean emango du saioa eta bihar bertsoaldiak eta finalisten adierazpenak zabalduko ditu sareko plazan.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa