Soraluzeko Gaztetxean izango da gaurko saioa 2009-05-29

Gaur hasiko da Plazatik Gaztetxera sariketa

20:30etatik aurrera ariko dira kantuan bertsolariak.
 Gaur iluntzean jokatuko da Plazatik Gaztetxera sariketako lehenengo kanporaketa. Soraluzeko gaztetxean izango da gaurko saioa, eta honako bertsolari hauek ariko dira kantuan:

 Hodei Iruretagoiena
 Egoitz Alkorta
 Eneko Beretxinaga
 Maialen Velarde
 Peru Vidal
 Mikel Olaizola

 Iluntzeko 20:30etan hasiko da afaria. Publikoak eta epaimahaikoak bertsolari bana hautatuko dute. Hauen artean buruz burukoa jokatuko dute. Irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera.

 Honako hau da bertsolariek egin beharreko lana:

 -Ofizioka, hiruna bertso zortziko handian
 -Ofizioka, hiruna bertso zortziko txikian
 -Koplatan launa kopla
 -Gai bati bi bertso doinu eta neurri librean

 Buruz burukoan, berriz, ofizioka hiruna bertso kantatu beharko dituzte hamarreko txikian.

 Gaurko kanporaketaren ondoren, beste bi jokatuko dira:

 MAIATZAREN 30ean, LARUNBATA, Elgoibarko Gaztetxean
  Ander Elortegi
  Eneritz Artetxe
  Unai Gaztelumendi
  Aitor Arrizubieta "Toko"
  Lander Ibarluzea
  Itxaso Paia

 EKAINAREN 5ean, OSTIRALA, Debako Gaztetxean

 FINALA EKAINAREN 12an izango da, MUTRIKUKO GAZTETXEAN. 

Albiste gehiago

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-09

Amoroto eta Irurako bertso jaialdiak Hitzetik Hortzeran