Ostiralean jokatu zen Lasturren 2024-04-15

June Aiestaran Gipuzkoako Eskolarteko txapeldun

June Aiestaran Gipuzkoako Eskolarteko txapeldun

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa jokatu zen ostiralean Lasturren. Sei bertsolari gazte aritu ziren kantuan: Kattalin Arabolaza (Xenpelar), June Aiestaran (GoiBe-Harituz), Sustrai Goenaga (GoiBe), Danel Etxeberria (Harituz), Joanes Azpillaga (Erniarraitz) eta Egiar Otegi (Xenpelar).

June Aiestaran bertsolari beasainsarrak irabazi zuen txapela hirugarrenez jarraian eta Joanes Azpillaga azpeitiarra sailkatu zen bigarren. Biek Euskal Herriko finalean kantatuko dute ekainaren 15ean Arantzan.

Irabazleari Laxaro Azkunek jantzi zion txapela Erniarraitz Bertsozale Elkartearen izenean, bertso-eskolak 25 urteotan egin duen lanaren aitortzan.

Bertsoa.eus Gipuzkoako Eskolarteko finalean izan zen eta astean zehar sarean jarriko ditu Euskal Herrikorako sailkatu diren bi bertsolarien adierazpenak eta finaleko bertsoak.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu