Udako bertso agenda 2026-09-04

13 bertso saio, iraileko lehen asteburuan

13 bertso saio, iraileko lehen asteburuan
Jai girokoak izango dira gehienak baina badira ekitaldi bereziak eta sariketak ere.

Igotz Alkorta Irastortza

Iraila herrietako jaietan oparoa izan ohi da eta asteburu honetan ere jaia eta bertsoa uztartuko dira hainbat herrian. Orozkon, Gamiz-Fikan, Alkizan eta Vilanañen esaterako. Badira ordea ekitaldi bereziagoak ere, Lazkaon hasiera emango zaie "Lazkao Txiki" jaio zeneko mendurrena gogoratzeko ekitaldiei, Usurbilen Iñurri Egunaren barnean bertso saioa egingo da eta Lizardi sariketa ere badugu Zarautzen. Ohi bezala bertso agenda osoa hemen eskura.