EHBT 2026 2026-09-18

Bertsoak jarraipen zabala egingo dio Euskal Herriko bertsolari txapelketari

Bertsoak jarraipen zabala egingo dio Euskal Herriko bertsolari txapelketari
Saio osteko kronikak, adituen iritziak, bertsolarien adierazpenak eta noski, saioetako bertsoaldiak batuko ditugu atarian.

Igotz Alkorta Irastortza

Euskal Herriko bertsolari txapelketak badu bere ataria. Bertan jasoko dira besteak beste, emaitza, sailkapen eta ohar praktikoak. Baina txapelketaren jarraipen sakonagoa egin nahi duenak, Bertsoan aurkituko du horretarako aukera. Lau urtean behingo bertso festa handirako prest gaude.


Iritziarena
Saio ostean, egunean bertan, saioak eman duenaren kronika bat jasoko du Bertsoak. Lehen kronika hori osatuko du ondoren adituen iritziak. Nafarroa Arenara bidean, saio bakoitzaren osteko iritzi eta gogoetak utziko dizkigute Iritziarena atalean Erika Lagoma Pombar eta Maddi Aiestaran Iparragirre bertsolariek. Audioz entzun edo idatziz irakurri ahal izango dira.
Saio bakoitzeko irabazleari oholtzan egindako elkarrizketa ere jasoko dugu, baita gure mikrofono aurrean jarri nahi duten gainontzeko oholtzakideena ere.


Bertsoaldiak eskura
Bertsoaldi puntuagarri guztiak atari honetan kontsultatzeko moduan izango zarete. Lehen fasean, astelehenetan igoko ditugu larunbateko saioko bertsoaldiak, eta asteartetan igandeko saiokoak. Bertsoz asetzeko aukera izango du zaleak.

Horiez gain, txapelketaren harira egindako zenbait erreportaje ere zintzilikatuko dira Bertsoan, eta aurrez azaldu dugun moduan, hamabostean behin Bidegurutzean poscasta.

Bertso udazken beteaz gozatzeko aukera emango dizue Bertsoa.eus-ek. 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta