Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nafarroako Bertsulari Xapelketa 2010-10-25
Arzallus, Zabaleta, Colina, Artetxe, Barroso, Erremundegi, Etxebarria eta Murua sailkatu dira finalera
Larunbatean jokatu zen azkeneko finalaurrekoa Gabadin eta Sustrai Colina nagusitu zen. Bere atzetik gelditu ziren Miren Artetxe, Joanes Etxebarria, Mixel Aire, Patxi Iriart eta Ximun Cazaubon.
Larunbatean jokatu zen Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nafarroako Bertsulari Xapelketako bigarren eta azken finalaurrekoa, Gabadin. Herriko gela bete egin zen saioa jarraitzeko. Maritxu Lopepe aritu zen gai-jartzaile lanetan. Honela gelditu zen sailkapena:
1.- Sustrai Colina 340,5 puntu 2.- Miren Artetxe 319,5 puntu 3.- Joanes Etxebarria 312,5 puntu 4.- Mixel Aire "Xalbador II" 297 puntu 5.- Patxi Iriart 295,5 puntu 6.- Ximun Cazaubon 288 puntu
Gauzak honela, Sustrai Colina eta Miren Artetxe zuzenean sailkatu ziren final handirako. Aurreko finalerdiko puntuazioak kontutan hartuta, honela gelditu da sailkapena azkenean.
1.- Amets Arzallus 377 puntu 2.- Eneritz Zabaleta 345,5 puntu 3.- Sustrai Colina 340,5 puntu 4.- Odei Barroso 337 puntu 5.- Miren Artetxe 319,5 puntu 6.- Ekhi Erremundegi 316,5 puntu 7.- Joanes Etxebarria 312,5 puntu 8.- Xumai Murua 305,5 puntu 9.- Mixel Aire "Xalbador II" 297 puntu 10.- Gillen Hiribarren 296 puntu 11.- Patxi Iriart 295,5 puntu 12.- Ximun Cazaubon 288 puntu
Finala azaroaren 13an jokatuko da Donibane Lohizunen, arratsaldeko 17etan Jai-Alai pilotalekuan. Aurten Eneritz Zabaleta lapurtarra eta Joanes Etxebarria zuberotarra izango dira finalista berriak. Orain dela bi urteAmets Arzallusek jantzi zuen txapela. Informazio gehiago dakarte Xilaba.net web orriak, Berriak eta Garak.