Durangaldeko finala jokatuko gaur, Eskualdeetako txapelketaren baitan. Gari Sarriugarte, Peru Madalena, Julen Sololuze, Gorka Lazkano, Eñaut Uruburu "Lepotxo" eta Ander Salaberriak kantatuko dute. Larunbatean Arratiako finalean ariko dira Iñaki Iturriotz, Unai Ormaetxea, Irati Astondoa, Illart Gumuzio, Beñat Romero eta Ander Aldazabal.
Joan zen asteburuan hasi zen Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketa, eta gaure ta bihar beste bi finalekin emango zaio jarraipena. Gaur Durangaldeko finala jokatuko da Abadiñoko Probalekuan, gaueko 22etan hasita. Honako bertsolari hauek ariko dira bertan:
Gari Sarriugarte
Peru Madalena
Julen Sololuze
Gorka Lazkano
Eñaut Uruburu "Lepotxo"
Ander Salaberri
Maite Berriozabal ariko da aurkezle lanetan.
Larunbatean, berriz, Arratiako finala jokatuko da Zeanuriko Kultur etxean arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:
Iñaki Iturriotz
Unai Ormaetxea
Irati Astondoa
Illart Gumuzio
Beñat Romero
Ander Aldazabal
Ibon Izak aurkeztuko du saioa.
Finaletako irabazleak zuzenean sailkatuko dira udazkenean jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketara. Gainerakoek puntuazioen zain egon beharko dute.