Xilaba 2012-10-08

Maindi Murua nagusi Altzürükün

187,5 puntu eskuratu zituen azkaindarrak. Maddi Ane Txoperena gelditu zen bigarren (185,5 puntu), Ortzi Idoate hirugarren (179 puntu), Egoitz Zelaia laugarren (178,5 puntu), Xan Alkhat bosgarren (167 puntu) eta Ortzi Murua seigarren (163,5 puntu).
 Joan zen larunbatean abiatu zen Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nafarroako bertsolari txapelketa. Altzürükün jokatu zen final laurdenetako lehendabiziko saioa, 120 entzuleren aurrean eta giro beroan. Honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Maindi Murua          187,5 puntu
 2.- Maddi Ane Txoperena   185,5 puntu
 3.- Ortzi Idoate          179 puntu
 4.- Egoitz Zelaia         178,5 puntu
 5.- Xan Alkhat            167 puntu
 6.- Ortzi Murua           163,5 puntu

 Ondorioz, lehendabiziko bi sailkatuek finalaurrekoetarako zuzeneko txartela eskuratu zuten. Gainerakoek puntuazioen zain geratu beharko dute. Altzürüküko saioan Maia Etxart xiberotarra aritu zen aurkezle lanetan.

 Bigarren eta azken final laurdena datorren larunbatean izango da Kanboko AIEC gelan, arratsaldeko 17etan hasita. Honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:

 Ramuntxo Christy
 Maddi Sarasua
 Bixente Hirigarai
 Xumai Murua
 Battitt Crouspeyre
 Gillen Hiribarren

 Lehendabiziko fasetik zortzi bertsolari pasako dira finalaurrekoetara. Finalaurrekoetako saioak Hendaian (urriaren 20an) eta Garazin (urriaren 27an) jokatuko dira. Finala, berriz, azaroaren 10ean egingo dute, Baionako Lauga gelan.

 Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.




 (Argazkia Joanes Etxebarriak aterea da).

Albiste gehiago

Unax Aizpurua Ibargarai - Euskal Herriko Eskolarteko txapelduna 2025-06-16

«Gaitzeko maila izan da eta denak biziki ongi aritu dira»

Danele Sarriugarte - Señora Sariketaren balorazio elkarrizketa 2025-06-05

«Ikusi dugu bertsoa utzi zuten pertsona horiek bertsotan perfektamente egiten dutela»

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-17

Gaztetxeak bertsotan Hitzetik Hortzeran