Hernandora Kultur Elkartearen eskutik 2013-03-05

Pello Mari Otaño bertso-paper sariketa berria Zizurkilen

I.go Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketa antolatu du Zizurkilgo Hernandorena kultur elkarteak. Hernandorena elkarteak urteak daramatza Otañoren bizitza eta obra gaur egunera ekartzeko lan emankorrean, eta bertso-paper lehiaketa da ekimen horietako bat. Otañoren bizitza kontuan izanda, Diasporarako bertsoek ere saria izango dute.
I.go Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketa antolatu du Zizurkilgo Hernandorena kultur elkarteak. Hernandorena elkarteak urteak daramatza Otañoren bizitza eta obra gaur egunera ekartzeko lan emankorrean, eta bertso-paper lehiaketa da ekimen horietako bat. Aurretik, Errekaldeko semearen heriotzaren mendeurrenaren bueltan, Otañori buruzko liburua argitaratu zuten, herriko Seme Kuttun izendatu, eta hainbat jardunaldi eta bertso ekitaldi antolatu ere bai. Lehiaketa honek, Otañoren bizimodua haintzat hartuta badu berezitasun bat: "Gogoan izanik gure olerkariak Argentinan eman zituen urte haiek guztiak eta bera izan zela Ameriketan aritu zen lehen euskara-irakaslea, lehiaketak txoko berezia egin nahi izan dio Diasporako euskaldungoari."

Pello Mari Otañoren figuraz
"Bertsolaritzaren historia luzean, sortzailerik bikainenetako bat izan da Pello Mari Otaño Barriola, eta aparteko lekua merezi du. Zizurkilgo Errekalde baserrian jaio, 1857an, eta bertsolaritza giroan hazi zen Pello Mari: aitona, aita, osaba Joxe Bernardo, Bernardo anaia, Mikela amona eta Mikela arreba ere, denak maila handiko bertsolariak ziren. “Arnasarekin batera bertsoa irensten zuala kozkortu zan Pedro Mari”, Aita Zavalaren hitzetan. Pello Esnalek zuzen asko dioen bezala, “hasieran Errekalde baserria eta Karidadeko Bentaren artean banatzen ziren haren bizipen eta ametsak. Geroxeago Donostiatik Zizurkilerako joan-etorrietan. Eta bizitzaren azken zatian Amerika eta Euskal Herriaren artean”. Izan ere, hiru joan-etorri egin zituen Argentinara. Han, Santa Fe-ko Rosarion zendu zen 1910ean, bihotzekoak emanda. Bertsolari handia izan zen Pello Mari. “Amuritza etorri arte, beharbada gehienik eragin duen maisua izan da Otaño bertsolaritzan”, Juan Mari Lekuonaren aburuz. Baina, asmaren eraginez-edo, eztarriak ez zion gehiegi laguntzen bat-bateko bertsogintzarako eta «Kattarro» ezizena jarri zioten. Eztarri txar hari zor diogu, ziurrenik, Pello Mari Otañok idatzita utzi zigun bertso sorta eder eta oparoa."

Antolaketa eta baldintzak
Lehiaketa hiru maila ditu:
1.- Gazteen maila: 18 urte artekoentzat (1995a baino geroago jaiotakoak)
2.- Diasporakoen maila: Euskal Herritik kanpo jaio eta bizi diren euskaldunentzat, Argentinakoentzat bereziki.
3.- Helduen maila: 1995ean edo aurretik jaiotakoentzat.

LANAK - Gazte eta diasporakoen mailetan parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake. Bertsopaper bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez 6 eta gehienez 10 izango dira. - Helduen mailan, parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake. Bertsopaper bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez 8 eta gehienez 12 izango dira.

GAIA - Maila guztietan gaia, neurria eta doinua libreak izango dira, bakoitzaren aukerakoak.

HELBIDEA Lanak e-postaz zein paperean jasoko ditugu eta helbide hauetako batera bidali behar dira: pedromariotano@zizurkil.net edo HERNANDORENA KULTUR ELKARTEA (Pello Mari Otaño bertsopaper lehiaketa) Iriarte etxea – Pello Mari Otaño plaza, 1 20159 - Zizurkil EPEA
Lanak 2013ko apirilaren 10aren aurretik bidaliko dira aipatu helbideetako batera. BALDINTZAK (guztiek bete beharrekoak)
- Bertsoak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dute.
- Lanak izenordez bakarrik sinatuko dira. Izenorde horrek guztiz ezezaguna izan behar du eta bertso sortaren barruan jarriko da. Paperezko kasuan, bertso sorta hori eta izenordea gutun azal batean sartuko dira. Beste gutun azal batean xehetasun guztiak adieraziko ditugu: egilearen izenordea eta izena, jaiotze-data, helbidea eta telefono-zenbakia. Azkenik, bi gutun azalak beste bakar batean sartu eta aipatutako helbidera bidaliko dira. E-postaren kasuan, berriz, bi artxibo erantsi beharko zaizkio igortzen den mezuari: bertso-sorta batetik eta gainontzeko xehetasunak bestetik.

SARIAK
Irabazleek sari hauek jasoko dituzte:
                       GAZTEEK         DIASPORAKOEK          HELDUEK
1.go saria:      250¤                       250¤                           500 ¤
2.go saria:     100 ¤                       100 ¤                           250 ¤ 

SARIBANAKETA
2013ko maiatzaren 4ean izango da, Zizurkilen egingo den bertso-afariaren barruan. Irabazleek beraien bertsoak kantatzeko aukera izango dute afarian.

INFORMAZIOA

Argibiderik edo informazio osagarririk behar izanez gero, telefono zenbaki honetara dei daiteke: 656743741.

Albiste gehiago

Danele Sarriugarte - Señora Sariketaren balorazio elkarrizketa 2025-06-05

«Ikusi dugu bertsoa utzi zuten pertsona horiek bertsotan perfektamente egiten dutela»

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-17

Gaztetxeak bertsotan Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-03

Iruñeko eta Oiartzungo bertsoak Hitzetik Hortzeran