BTN13. Azken finalaurrekoa Maule-Lextarren 2013-11-28

Bertsolarien aldartea

Bertsolarien aldartea
Azken finalaurrekoa jokatuko da larunbatean Maule-Lextarren.Unai Agirre, Agin Laburu, Jexux Mari Irazu, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina eta Jone Uria izango dira kantuan arratsaldeko 17:30etik aurrera Ororena ezker paretan. Saiorako ordu gutxi falta direla bertsolarien aldartearen berri jakin nahi izan dugu.
Azken finalaurrekoa jokatuko da larunbatean Maule-Lextarren.Unai Agirre, Agin Laburu, Jexux Mari Irazu, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina eta Jone Uria izango dira kantuan arratsaldeko 17:30etik aurrera Ororena ezker paretan. Saiorako ordu gutxi falta direla bertsolarien aldartearen berri jakin nahi izan dugu.

UNAI AGIRRE

"Oraingoz nahiko lasai nago. Ahal den ondoen kantatzera noa Maulera, baina nire  buruari presio gehiegi sartu gabe. Hasieran jarritako helburuak ondo baino hobeto beteta dauzkadala uste dut. Lehenengo saioa pasa eta semifinaletan kantatzea izaten da lehenengo nahia, eta erakustea daukaguna. Hori kunplituta, hortik aurrerakoa ondo etorria izango da. Finalera sartzea oso zaila dagoela ikusten dut. Eta beste aldetik nere buruari saiatzen naiz konbentzitzen baietz aukerak baditudala eta dena ematera joan behar dudala. Haber sinesten dudan."

AGIN LABURU

"Egindako lanari errematea emateko gogoz nago. Gustura. Finalekoa oso urruti ikusten dut. Puntu asko behar ditut. 700 da…, egia esan kalkulatu ere ez ditut egin. Baina ni saiatuko naiz, batez ere saioa egiten saiatuko naizelako. Maulekoa ona egitera noalako. Gustatu egiten zait txapelketa eta nik azken bertso arte ez ditut besoak jetxiko.
Bertso-eskolako lau kide egongo gara bertan, eta zedozer ondo egiten ari garen seinale ere izango da. Herrian, inguruotan, sortu du txapelketak eta bereziki saio honek saltsa eta hori earra da."

SUSTRAI COLINA
"Lan eginda nago, heleburuak eta helburuak betetzeko egin beharrekoak argi dauzkat, eta Maulen kantatzeak ilusio izugarria egiten dit. Murgiakoa baino saio hobea egitera noa, nire bidean beste urrats bat ematera, eta ahal dela, lehen final-aurrekoan baino libreago, sakonago eta anitzago aritzera. Bertso bakoitzean zerbait utzi eta orain artean izkutuan izan ditudan ertz batzuk gehiago zorrozteko desiatzen nago. Horretarako, ilusio kolektibo eta intimoak batu eta aldarte egokienarekin oholtzaratu nahi nuke. Ez naiz zain egongo, bila joango naiz."

JEXUX MARI IRAZU

"Eguna iristeko gogoarekin nago. Aldartea? Finala urruti ikusten dut, baino ez diot nere buruari esaten hori ezinezkoa denik. Ez naiz itsutzen puntuei eta begira, baina behar dudan saioa atera daitekeela pentsatzen dut. Eta  hainbestekoa ez bada ateratzen, gutxienez bukaera borobil bat eman txapelketari. Maulera joaten den jendeak, iparraldeko entzuleek…. Merezi dute hori eta bertsozaleek gustura uztera joan behar dut."

AITOR MENDILUZE

"Saioak itxura polita du, jende interesgarria, tokatu gara bertan. Oso ezagunak asko eta hori positiboa da, konfiantza ematen baitu. Helburu diferenteekin, oso zehatz jakingo du bakoitzak zenbat puntu behar dituen, batzuk saioa lehertzea joango dira, eta besteok, Sustrai eta ni adibidez, neurri batean saioa egitera joango gara. Gero Maulen izateak eta batez ere azken saioa izateak berezia egiten du larunbatekoa. Ni neronek badakit ez naizela eustea joango. Murgian baino saio hobea egitera noa. Han ez nintzen erabat ase. Momentu batzutan bai, eta nik hurrengoan sentsazio hori hasieratik bukaerara eduki nahi dut. Saio osoa egin eta txapelketa borobiltzera atera behar dut. Gainera lanera joan beharko dut zeren konfiantza gehiegi edo erlajatuegi ateratzea ez zaio inori komeni."

JONE URIA

"Maulen izateak berak berezi egiten du saioa. Gainera azkeneko finalaurrekoa da, dagoeneko kartak mahai gainean daude, talde ederra tokatu zait … Egun polita izateko dena dauka. Ea nik ere hala izaten dudan eta egun hori egiten laguntzeko aukera dudan. Gehiago edo gutxiago denek ditugu gure kalkuluak aterata eta kontziente naiz kasualitate asko eta milagroren bat beharko nukeela finalean sartzeko, baina ni saiatzera noa. Ahalegina egingo dut, gogotsu nago eta puntuekin itsutu gabe, horretara joango naiz."

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-17

Gaztetxeak bertsotan Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-03

Iruñeko eta Oiartzungo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-03-27

Hondarribia eta Lekeitioko bertsoak Hitzetik Hortzeran