Maialen Lujanbio 2014-10-22

Maialen Lujanbio: "Melodiaren indargunean testuaren indargunea joatea da ideala"

Iker Goenagak "Elgeta" trikiti-doinu herrikoian oinarrituta egindako bertsioaren moldaketa da Maialen Lujanbiorena. Txapelketa Nagusiko finalean plazaratu zuen eta "Norbere mundu intimo" moduan izendatu da.
Lagun batek aholkatuta eta doinua zoragarri iritzita heldu zion Maialen Lujanbiok Elgeta trikiti doinu herrikoia moldatzeari, zehazki Iker Goenaga trikitilariaren bertsioan.

Baina zeren bila? Maialenek dio doinu honen egiturak pentsatzeko modu desberdin bat eskatzen ziola, eta horrek  “beharbada gauzak bestela esatera eraman zaitzake”

Egitura ohikoa da 8 silabako 8 puntu (Habanera...) baina doinuak berak, erritmoak beste modu batean markatzen ditu indarguneak. Eta horren bila dabil hernaniarra.

Finalean, Barakaldon, kartzelakoan entzun genuen lehenengoz. “Norbere mundu intimo” izena du ordutik. Oraindik doinua osatzen, moldatzen joan behar duela uste du, eta horixe eskatzen du “eskertuko nuke denboratxo bat doinua nere egiteko”

Igor Elortza, Amets Arzallus eta Aitor Sarriegirekin ere hitz egin dugu bertsotarako doinu berriei buruz.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza