Gaur aurkeztu dute europa bat-batean proiektua Donostian 2016-04-13
'Europa bat-batean': kantu inprobisatuaren nazioarteko 11 adierazpide elkarrekin, oholtzan eta akademian
Kantu inprobisatuaren nazioarteko topaketak aurkeztu dituzte gaur Donostian.'Europa bat-batean' izeneko proiektuak 11 kantu inprobisatu adierazpide bilduko ditu: Kanarietako verseadoreak, Kubako repentistak, Kurdintango dengbêj-a, Kataluniako glosadoreak, Sardiniako cantadoriak, Galiziako regefeiroak, Zipreko tsiattistak, Babierako gstanzlsänger-ak, Galeseko canu byrfyryr-ak, Mexikoko trobadoreak eta bertsolariak. Jaialdiak eta jardunaldi akademikoak osatuko dute egitasmoaren gorputza. Aste honetan hasita, girotze saioan izango dira eta uztailean borobilduko dira topaketak.
Kantu inprobisatuaren nazioarteko topaketak aurkeztu dituzte gaur Donostian. 2003ko lehen topaketa emankor haiei jarraipena ematera dator oraingo Europa bat-batean egitasmoa. Mintzola Ahozko Lantegiak Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuarekin elkarlanean garatutako egitasmoa da eta helburua, munduko beste kantu inprobisatuak ezagutzea, adierazpide ezberdinen arteko zubiak eraikitzea eta bertsolaritza gure mugetatik kanpo ezagutaraztea. Aurkezpena Donostiako Hiriburutzaren egoitzan egin da eta bertan izan dira Pablo Berastegi Donostia 2016ko zuzedaria, Andoni Egaña Mintzola Ahozko Lantegiko patronatukidea, Carmen Agoués EHUko Udako Ikastaroen zuzendaria, eta Arrate Illaro Europa bat-batean talde antolatzaileko ordezkaria
Jaialdiak eta jardunaldi akademikoak Europa bat-batean egitasmoak oholatzan eta akademian elkartuko ditu munduko kantu inprobisatuaren 11 adierazpide: Kanarietako verseadoreak, Kubako repentistak, Kurdintango dengbêj-ak, Kataluniako glosadoreak, Sardiniako cantadoriak, Galiziako regefeiroak, Zipreko Tsiattistak, Babierako Gstanzlsänger-ak, Galeseko Canu Byrfyryr-ak, Mexikoko trobadoreak eta bertsolariak. Bakoitzaren deskribapena eta bideoak hemen
Apirilean eta uztailean Topaketetako lehen printzak, berez, iaz izan ziren Leon eta Katalunian. Hainbat saio eta jardun akademiko egin ziren bietan. Bigarren zatian, apirilaren 16etik 23ra, girotze saioak izango dira Euskal Herrian barrena: Bilbo, Hernani, Donostia, Iruñea, Markina-Xemein, Uztaritze eta Aramaio. Sardiniako Cantadoriak, Kurdistango Dengbêj ordezkaria eta Herrialde Katalanetako glosadoreak izango dira gure artean, bertsolariekin batean.
Topaketaren zati nagusia uztailaren 11-16 bitartean izango da, Donostian, Europako Hiriburutzaren baitan. Hor ere inprobisazio jaialdiak eta jardunaldi akademikoak izango dira. Jardunaldi akademikoetan mundu guztiko ordezkariak bilduko dira, jorratuko diren gaietan aditu entzutetsuak direnak. Besteak beste, Herrialde Katalanak, Austria, Murtzia, Zipre, Brasil, Kuba, Mexiko, Sardinia, Euskal Herria, Karelia, Estatu Batuak, Galizia eta Gales-eko kantu inprobisatuari buruz ariko dira. Informazio gehiago
Zazpi girotze saio aste honetan hasita Apirilaren 16etik 23ra, girotze saioak izango dira Euskal Herrian barrena: Bilbo, Hernani, Donostia, Iruñea, Markina-Xemein, Uztaritze eta Aramaio. Sardiniako Cantadoriak, Kurdistango Dengbêj ordezkaria eta Herrialde Katalanetako glosadoreak izango dira gure artean, bertsolariekin batean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, parte hartzekoak ziren bi inprobisatzaile kurduek ezin izan dute Turkiatik etortzeko bisa eskuratu. Alemanian bizi den Zinar Ala inprobisatzaile kurduak ordezkatuko ditu saio guztietan, Kurdistango ahozko tradizioren erakustaldia eskainiz. Inprobisatzaile kurdu bakarra izango dela kontutan hartuz, Herrialde Katalanetako inprobisatzaileak izango dira Bilbo, Hernani, Donostia eta Iruñeko saioetan.
Hau izango da, beraz, behin betiko egitaraua:
Apirilaren 16an, larunbatean, BILBOn 12:00etan Azkuna Zentroko auditorioan Bertsolariak: Igor Elortza eta Ane Labaka Cantadoriak, inprobisatzaile sardiniarrak: Simone Monni eta Paola Dentoni. Ahots laguntzaileak: Stefano Cara eta Michele Deiana Denbeja, inprobisatzaile kurdua: Zinar Ala Glosadoreak, Herrialde Katalanetako inprobisatzaileak: Christian Simelio eta -Anais Falco. Musikaria: Gerard Diez. Gai-jartzailea: Maite Berriozabal Sarrerak: Azkuna Zentroko informazio gunean, 10 euroan (AZ txartelarekin, 8 euroan). Bestela, sarrerak@loraldia.eus Antolatzailea: Loraldia
Apirilaren 17an, igandean, HERNANIn 19:00etan Biteri kultur etxean Bertsolariak: Arrate Illaro eta Maialen Lujanbio Cantadoriak, inprobisatzaile sardiniarrak: Simone Monni eta Paola Dentoni. Ahots laguntzaileak: Stefano Cara eta Michele Deiana Denbeja, inprobisatzaile kurdua: Zinar Ala Glosadoreak, Herrialde Katalanetako inprobisatzaileak: Christian Simelio eta -Anais Falco. Musikaria: Gerard Diez. Gai-jartzailea: Maite Berriozabal Sarrerak: Leihatilan, 7 euroan Antolatzailea: Hernaniko Udala
Apirilaren 19an, asteartean, DONOSTIAn 19:00etan UPV/EHUko Ignacio Maria Barriola Zentroko (aularioa) erabilera anitzeko gelan Bertsolariak: Oihana Bartra eta Sustrai Colina Cantadoriak, inprobisatzaile sardiniarrak: Simone Monni eta Paola Dentoni. Ahots laguntzaileak: Stefano Cara eta Michele Deiana Denbeja, inprobisatzaile kurdua: Zinar Ala Glosadoreak, Herrialde Katalanetako inprobisatzaileak: Ferriol Macip eta Mireia Mena. Musikaria: Marcel Marimon. Gai-jartzailea: Haritz Casabal Ikasle ez direnentzat ere zabalik! Dohainik, eskuratu gonbidapenak aurrez gi-kultura@ehu.eus helbidean Antolatzailea: UPV/EHUko Gipuzkoako Errektoreordetzako Hedakuntza
Apirilaren 20an, asteazkenean, IRUÑEAn 19:00etan Zentral aretoan Bertsolariak: Miren Amuriza eta Julio Soto Denbeja, inprobisatzaile kurdua: Zinar Ala Glosadoreak, Herrialde Katalanetako inprobisatzaileak: Ferriol Macip eta Mireia Mena. Musikaria: Marcel Marimon. Gai-jartzailea: Haritz Casabal Dohainik Antolatzailea: Iruñeko Udala Apirilaren 21ean, ostegunean, MARKINA-XEMEINen 19:00etan Kontzejupean, eta gero inprobisatzaileekin poteoa herrian Bertsolariak: Nerea Ibarzabal eta Jon Martin Cantadoriak, inprobisatzaile sardiniarrak: Simone Monni eta Paola Dentoni. Ahots laguntzaileak: Stefano Cara eta Michele Deiana Denbeja, inprobisatzaile kurdua: Zinar Ala Gai-jartzailea: Itxaso Paia Dohainik Antolatzailea: Markina-Xemeingo Udala Apirilaren 22an, ostiralean, UZTARITZEn 20:00etan Lapurdi Gelan Bertsolariak: Miren Artetxe eta Maddi Sarasua Cantadoriak, inprobisatzaile sardiniarrak: Simone Monni eta Paola Dentoni. Ahots laguntzaileak: Stefano Cara eta Michele Deiana Denbeja, inprobisatzaile kurdua: Zinar Ala Gai-jartzailea: Iker Iriarte Sarrerak: Leihatilan, 5 euroan Antolatzailea: Euskal Kultur Erakundea
Apirilaren 23an, larunbatean, ARAMAIOn 19:00etan kultur etxean Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi eta Xabi Igoa Cantadoriak, inprobisatzaile sardiniarrak: Simone Monni eta Paola Dentoni. Ahots laguntzaileak: Stefano Cara eta Michele Deiana Denbeja, inprobisatzaile kurdua: Zinar Ala Gai-jartzailea: Itxaso Paia Sarrerak: Leihatilan, 5 euroan Antolatzailea: Arabako Foru Aldundia