Bertsolari Txapelketa Nagusiko bertsoaldi historikoak 2017-07-14
Udazkenean hasiko da Bertsolari Txapelketa Nagusia. Bien bitartean, motorrak berotze aldera, 1986tik hona jokatutako finaletako bertsoaldirik onenak ari gara errekuperatzen Bertsoa.eus-en.
Berritasunez betetako finala 1997an
Berrikuntza askorekin iritsi zen 1997ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. Bertsolari belaunaldi berri bat iritsi zen, finalean eskarmentu handia zuten bertsolariekin batera (Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso) bigarren finala zuten Unai Iturriaga, Aritz Lopategi eta Mikel Mendizabal eta lehenengoz finalean aritu ziren Jon Maia, Maialen Lujanbio eta Jexux Mari Irazu jardun baitziren.
Baina berritasuna ez zen bertsolariena soilik izan, ariketetan ere nobedadeak izan baitziren. Bertsolariak lehendik ere aritu izan ziren hitza emanda. 1997ko finalean, ordea, hitz bana deskribatu behar izan zuten hamarreko txikian.
Andoni Egaña doinu berrian
Egun hartan Andoni Egañak kantatutakoa bertsozale askoren gogoetan iltzatuta geratu zen. "Batzutan da argia" doinu berrian deskribatu zuen "burua" hitza, bertso bukaeran kontraste ederra eginda.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Jexux Mari Irazu
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Jexux Mari Irazu
Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01
Mirari Martiarena
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Jexux Mari Irazu
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Jexux Mari Irazu