Agenda 2018-09-28
Asteburu honetan Loiun, Urnietan eta Aizarnazabalen jaialdiak izango dira. Bertso musikatuak Eibarren eta sariketak Baigorrin zein Zizurkilen.
Ostiralean, Loiun: Amets Arzallus, Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue eta Fredi Paia. Gai-jartzailea: Iñaki Beitia "Arbildu": 20:30etan, plazan.
Eibarren, saio musikatua: Miren Artetxe, Jokin Bergara, Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martin. Musikariak: Ixak Arruti, Gari Otamendi Gai-jartzailea: Manu Goiogana. 22:00etan, Txaltxa-Zelaiko Auditorioan.
Hernandorena eta Pello Errota sariketak
Sariketei dagokionez, Hernandorena sariko azken kanporaketa jokatuko da Baigorrin eta Pello Errota sariko lehen kanporaketa Zizurkilen. Baigorrin: Maialen Akizu, Aitor Bizkarra, Joanes Illarregi, Lurdes Ondaro, Eli Pagola eta Maddi Sarasua Laskarai ariko dira bertsotan, Bixentenian, 21:00etan.
Zizurkilen: Beñat Lizaso, Arrate Illaro, Xumai Murua, Itsaso Paia, Beñat Iguaran eta Asier Azpiroz. Gai-jartzailea: Imanol Artola. 22:00etan, Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean.
Horietaz gain, Laudion, bertso afaria: Unai Gaztelumendi Arandia eta Izar Mendiguren. Gaztetxean, 22:00etan. Basaurin, bertso poteoa: Miren Amuriza eta Andoni Egaña. 19:00etan, Eleizondo tabernatik hasita.
Aramaion, Etxaguen auzoan, Aitor Sarriegi eta Iker Zubeldia, bertso afaritan.
Helsinkin, bertsolaritza erakustaldia
Ostiraleko agendak badu nazioarteko ekimenik ere. Helsinkin Bertsolaritzaren azalpena eta erakustaldia emango ditu Maialen Lujanbiok, 19:30etan hasita.
Larunbata
Larunbatean Urnietan eta Aizarnazabalen dira jaialdiak. Urnietan, Miren Amuriza, Andoni Egaña, Agin Laburu eta Eli Pagola, Amaia Agirrek gaiak jarrita. 22:30etan, Sarobe Antzokian.
Aizarnazabalen, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran eta Aitor Mendiluze, Mikel Aiertzak gaiak jarrita. 22:30etan, Atari Soro pilotalekuan.
Igorren, 'Jakinduriek mundue erreko dau' bertsozientzia emanaldia: Miren Artetxe eta Jon Maia. Kike Amonarrizek gaiak jarrita. 20:00etan, Lasarte aretoan.
Aretxabaletan, Sebastian Lizaso eta Jon Maia balkoitik balkoira, Pagaldaixenian, 12:30etan. Urrozen, Sebastian Lizaso eta Julio Soto bertso bazkaritan. Altzagan, Aitor Sarriegi eta Iban Urdangarin. Idiazabalen, Ursuaran auzoan Anjel Mari Peñagarikano eta Jexux Mari Irazu, egun osoz.
Bermeon, San Migel auzoan, Mikel Goiriena, Ainhoa Gorostiaga, Ibon Larrazabal. 13:00etan. Mungian, Zumetazaga auzoan, Aitor Esteban, Jone Larrinaga eta Asier Legarreta. 13:00etan. Zumaian, Artadi auzoan, Amets Arzallus eta Andoni Egaña. 13:00etan eta 18:00etan.
Kortezubin, Liligiroa: Julen Erezuma, Asier Galarza, Xabat Galletebeitia, Beñat Ugartetxea. 21:00etan. Zeanurin, Uribe auzuneko txokoan, Iratxe Ibarra eta Aitor Sarriegi. 21:00etan.
Oiartzunen, Ugaldetxon: Alaia Martin, Jon Martin, Arkaitz Oiartzabal 'Xamoa', eguerdian. Donostian, Usandizaga Institutuan, 'Gobernu Zibila kultur Etxe' ekimena: Beñat Gaztelumendi eta Itxaso Piquer.
Baraibarren, puska biltzea: Aitor Mendiluze eta Julio Soto. Idiazabalen, Ursuaran auzoan, Aitor Sarriegi eta Iban Urdangarin.
Igandea
Azkenik, igandean, Berrizen, Okangon, Miren Amuriza eta Iruri Altzerreka, eguerdian.
Danele Sarriugarte - Señora Sariketaren balorazio elkarrizketa 2025-06-05
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-03-20
Martxoak 8 - Emakumearen Nazioarteko Eguna 2025-03-05