Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2018-11-26

Nerea Ibarzabal ere Bizkaiko finalera

Nerea Ibarzabal ere Bizkaiko finalera
Bi finalaurreko jokatuta, Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal dira oraingoz Miribillan izango direnak. Aukera handiak dituzte Xabat Galletebeitiak eta Onintza Enbeitak ere.

Nerea Ibarzabalek irabazi Bizkaiko Txapelketako bigarren finalaurrekoa eta finalean izango da bigarrenez jarraian. Igorren jokatu zen saioan Onintza Enbeita gelditu zen bigarren eta Eneko Abasolo 'Abarkas' hirugarren. Igorreko kiroldegia erabat beteta jokatu zen saioa eta honako hau izan zen sailkapena:

 

Igorreko bertso hautaketa sarean izango da gaur egunean zehar.

Bi finalaurreko jokatuta, Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal dira oraingoz Miribillan izango direnak. Aukera handiak dituzte Xabat Galletebeitiak eta Onintza Enbeitak ere.

Azken finalaurrekoa, abenduaren 1ean, Lekeitioko Santi Brouard kiroldegian, 17:00etan

 

Egin beharreko lanak
Kanporaketetako fasean bertsolariek egin beharreko lanak hauek izango dira:
-Zortziko nagusian ofiziotan hiruna bertso
-Zortziko txikian ofiziotan hiruna bertso
-Puntua emanda bertso bi zortziko txikian
-Hamarreko txikian ofiziotan hiruna bertso
-Bakarkako lana: gai bati buruz hiru bertso, doinu eta neurri librean

Finala abenduaren 15ean jokatuko da Bilbon, Miribillan.

Albiste gehiago

Nerea Bruño - Nafarroako bertsozale Elkateko lehendakaria 2025-09-08

«Nafarroako bertsolaritza goranzko joeran doa»

Larunbat gauean 21:00etan Mirari Martiarenak aurketuta 2025-09-02

Irailaren 13an hasiko da Hitzetik Hortzera

Datorren astean Bertsoa.eus-en 2025-07-16

Algortako Jaialdi Mundiala espazioan barrena

Unax Aizpurua Ibargarai - Euskal Herriko Eskolarteko txapelduna 2025-06-16

«Gaitzeko maila izan da eta denak biziki ongi aritu dira»