Osinalde saria 2019-04-23

Apirilaren 27an erabakiko da nor den aurtengo Osinalde Saria eskuratzen duen bertsolaria. Sei bertsolari arituko dira kantuan Gabiriako Osinalde elkartean: Danel Olano, Eli Pagola, Ane Zuazubiskar, Oier Etxeberria, Joanes Illarregi eta Ibai Amillategi.
Ordizian, Zaldibian eta Gabiriako Aztirin jokatutako saio bakoitzeko bina bertsolarik eskuratu dute Osinalde elkartean kantatzeko txartela. Larunbateko hitzordua 20:30ean jarri dute, eta finala afalostean jokatuko da.
EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza