Transexualitatea 2019-05-15

Trans bertso saioa egingo da Hernanin, Trans Zikloaren baitan

Trans bertso saioa egingo da Hernanin, Trans Zikloaren baitan
Kattalin Minerren 'MOIO: Gordetzea ezinezkoa zen' liburuaren aurkezpenaren harira antolatu da zikloa

Hernanin "Gordetzea ezinezkoa da!" Trans Zikloa antolatu du herriko Berdintasun Kontseiluak aste honetan, eta bi ekimen nagusi egingo dira.

Asteazkenean, maiatzak 15, Kattalin Minerrek "MOIO: Gordetzea ezinezkoa zen" izeneko liburua aurkeztuko du Biterin, 19:30ean. Liburuan duela 12 urte bere buruaz beste egin zuen Aimar Elosegi Ansa gazte transexualaren istorioa oroitu du; hainbat lagun elkarrizketatu ditu horretarako, eta orduko hartan tabuak hausteko egin zen ariketa publikoak zer eman zuen aztertu du. 

Igandean, zikloa ixteko, trans bertso saioa egingo da Ezkiaga pasealekuan -euria egingo balu, Sandiusterri aretoan- 19:00etan. Kantuan Maialen Lujanbio, Eli Pagola, Beñat Gaztelumendi, Miren Artetxe, Nerea Ibarzabal eta German Urteaga arituko dira, Amaia Agirreren gaiei erantzunez. 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza