Osinalde Saria 2021-03-29

Gorka Pagonabarraga nagusi Osinalde Sarian

Gorka Pagonabarraga nagusi Osinalde Sarian
Argazkia. / Goierriko Hitza
Gabiriako elizan jokatu da sariketaren finala, 49.edizioa izan da aurtengoa. Ane Zuazubiskar izan da entzuleen bertsolari gustukoena eta Urko Arregik eraman du bertso onenaren saria.

6 bertsolari gazte aritu ziren kantuan oholtzan: Aroa Arrizubieta, Urko Arregi, Ane Zuazubiskar, Ibai Amillategi, Unai Izagirre eta Gorka Pagonabarraga. Aztiri, Osinberde eta Argi-Berri sariketetatik sailkatuak izan dira hauek ohi bezala.

Gorka Pagonabarraga Xabat Illarregiren ordez sartu zen finalean eta gauzak horrela, ordezkoak irabazi zuen saria.

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-20

Doinu berrien oihartzunari jarraika

Igotz Alkorta Irastortza

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia