Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2021-09-28

Larunbat honetan hasiko da Nafarroako Txapelketa Izaban

Larunbat honetan hasiko da Nafarroako Txapelketa Izaban
Herriko zineman, 17:30etan: Julen Zelaieta, Eneko Fernandez, Endika Legarra, Patxi Castillo, Aitor Irastortza eta Idoia Granizo ariko dira bertsotan.

Izaba herriak lehenengo aldiz hartuko du Nafarroako Bertsolari Txapelketako saio bat larunbat honetan, urriaren 2an. Hain zuzen, 45. edizio honen lehendabizikoa izango da. Alaitz Rekondoren esanetara honako sei bertsolari ariko dira kantuan zinean, 17:30etan hasita:

Julen Zelaieta Iriarte
Eneko Fernandez Maritxalar
Endika Legarra Nuin
Patxi Castillo Graciarena
Aitor Irastortza Arrizurieta
Idoia Granizo Uribarrena

Saioko irabazlea pasako da zuzenean finalaurrekoetara.

Egin beharreko lanak
Kanporaketa fasean 13 bertso puntuagarri kantatuko dituzte bertsolariek, honako ariketa hauetan:

    Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian
    Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian
    Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian

Kartzelako lana

    Banaka, lehen puntua emanda, bi bertso zortziko txikian
    Banaka, gaia emanda, bi bertso nahi den doinu eta neurrian

 

Sarrerak www.bertsosarrerak.eus gunean
Txapelketako sarrerak jada eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus webgunean

 

Ondorengo kanporaketak

2- Kanporaketa
Urriak 9, larunbata, Tafalla. Kultur etxea, 17:30.
Eneko Lazkoz Martinez
Saioa Alkaiza Guallar
Alazne Untxalo Erregerena
Ekhiñe Zapiain Arlegi
Erika Lagoma Pombar
Urko Gartzia Aleman


3- Kanporaketa
Urriak 10, igandea, Zangoza. Karmengo auditorioa, 17:30.
Joanes Illarregi Marzol
Xabat Illarregi Marzol
Sarai Robles Vitas
Xabier Silveira Etxeberria
Mikel Lasarte Cia
Oier Lakuntza Irigoien

4- Kanporaketa
Urriak 16, larunbata, Donoztebe. Zinema, 17:30.
Julio Soto Ezkurdia
Josu Sanjurjo
Iker Gorosterrazu Elizagoien
Ekain Alegre Gil
Egoitz Gorosterratzu Elizagoien
Sahats Aleman Sadaba

 

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza