Diogini Bitti - Sardiniako Candatoria 2022-05-16

"Bertsoaren musikalitatea gustatzen zait, eta lantzen duzuen gaitegia"

"Bertsoaren musikalitatea gustatzen zait, eta lantzen duzuen gaitegia"
Maletak egiten hasiak izango dira Diogini eta Guiseppe. Abiatu aurretik Bertsoa.eus-eko erredakzioak igorritako galderak erantzun ditu 'cantadori' gazteak. Sardiniako kantu inprobisatuen arteko aldeaz eta plazaren egoeraz aritu gara, besteak beste. Dionigi Bitti kantuan entzuteko bi aukera izango ditugu aste honetan Usurbilen eta Azpeitian.

Maletak egiten hasiak izango dira Diogini eta Guiseppe. Abiatu aurretik Bertsoa.eus-eko erredakzioak igorritako galderak erantzun ditu cantadori gazteak. Sardiniako kantu inprobisatuen arteko aldeaz eta plazaren egoeraz aritu gara, besteak beste. Dionigi Bitti kantuan entzuteko bi aukera izango ditugu aste honetan bertan Usurbilen eta Azpeitian.

Nola hasi zinen kantuan eta zenbat urte daramatazu oholtza gainean?
Umetatik izan naiz poesia zalea, baina hamalau-hamabost urte nituenean hasi nintzen cantadorien emanaldia entzuten. Asko dibertitzen ninduten eta beste bi lagunekin hasi nintzen kantuan. Hogeita zazpi urterekin igo nintzen lehen aldiz oholtza gainera, ordutik, jaialdi eta festa askotan parte hartu dut.

Ez da lehen aldia cantadori Sardiniarrak Euskal Herrian izan direla. Esaterako, 2016. urtean hil berria den Paola Dentoni eta Simone Monni izan ziren Europa Bat-batean programaren barruan. Baina ez da, antza, inprobisazio mota bera zuena eta haiena.  Guk antzemateko moduko ezberdintasunak al dituzte bi kantuek?
Zonalde geografikoak markatzen du. Beraiek Sardinia hegoaldeko Basciu eskualdean presentzia handia duen modalitatean abesten dute, Cantada Campidanesa deitzen dugunean. Aste honetan Euskal Herrian entzungo duzuena Gara o Bolu edo Gara Logudoresa deitzen da, Sardinia osoan zabalduta dago gure kantu moldea. Hizkuntza da lehen ezberdintasuna.

Horrez gain, ezberdinak dira ahapaldien neurriak: hamaika silabako zortzikoak abesten ditugu, baita duinak (koplak), batorinak (kuartetoak) eta ekitaldi amaieran sonetoak ere. Neurri hauei esker azkarragoa da kantu inprobisatua bera, berrogei segundu edo minutua irauten du bertso bakoitzak. Bada beste alde nabarmen bat ere: tenore gisa hiru laguntzaile izaten ditugu, eta normalean ez dugu musika instrumenturik lagun izaten. Euskal Herriko bertsolarien antzera, alegia.

Azalpen teknikoek asko laguntzen dute aste honetako ekitaldiak irudikatzen. Jarraian galdera plazaren osasunaz: zein egoeratan aurkitzen da kantu inprobisatua irla osoan?
Bi urteko geldialdiaren ostean hasi gara plazan kantuan, herrietako jaiak itzuli ahala. Gazte asko dator jaialdiak eta lehiaketak entzutera, eta hori ez da seinale txarra etorkizunean poeta berriak izan ditzagun. 

Tamalez, zenbakitan neurtzen da plazaren osasuna. Zenbat saio egin ditzakezu urtebetean?
Denok ez dugu berdin kantatzen, batzuk gehiago eta besteak gutxiago. Pertsonalki, urtean 35-40 jaialditan parte hartu izan dut, ekitaldi txikiagoak kontuan hartu gabe.

Ezagutzen al duzu bertsolaritza?
Ez nahi adina. 2017. Urtean BECen izan nintzen, 4-5 bertsolari ezagutzeko aukera izan nuen bertan. Izugarria izan zen esperientzia: harrituta eta beldurtuta gelditu nintzen zenbat herritarrek jarraitzen duen bertsolarien lana, gazte asko eta emakume asko ikusten zen publikoan. Ederra da hori. Bertsoaren musikalitatea gustatzen zait, eta lantzen duzuen gaitegia.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu