Ane Labaka - II. Señora Sariketako irabazlea 2022-06-08

«Saio hasieratik hunkituta egon naiz»

«Oso-oso polita izan da» atera zaio Ane Labaka Mayoz barrutik finala bukatu berritan. II. Señora Sariketako irabazleak adierazi du hunkituta egon zen saio osoan zehar: «katalanak igo diren momentutik asko emozionatu naiz, Rosik (Rosi Lazkano) kantatu duenean ere bai, gu bertsotan ari ginenean ere bai... Denbora guztian oilo ipurdiarekin bezala egon naiz. Oso eroso eta oso gustura»

«Oso-oso polita izan da» atera zaio Ane Labaka Mayoz barrutik finala bukatu berritan. II. Señora Sariketako irabazleak adierazi du hunkituta egon zen saio osoan zehar: «katalanak igo diren momentutik asko emozionatu naiz, Rosik (Rosi Lazkano) kantatu duenean ere bai, gu bertsotan ari ginenean ere bai... Denbora guztian oilo ipurdiarekin bezala egon naiz. Oso eroso eta oso gustura». Lasarte-Oriako bertsolariak aitortu du gogo handiarekin joan zela finalera eta bertsotan gustura sentitu dela. 

Festaren parte eguerditik
Bertsotan egin behar denean ez da beti erraza kanpoko festan zenbateraino murgildu neurtzea. Hori ere taldean adostu dutela azaldu du Labakak. Eguerditik izan ziren Leitzan, gaztetxean bazkaldu zuten besteekin batean eta gero kontzentratzeko tartea hartu zuten bertsolariek.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza

Zutabea 2026-09-25

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

EHBT26 2026-09-25

Sormenaren elkargunea

Irati Egibar Izeta

Bilintxi Balantxaren eskutik 2026-09-25

Abian da Bilintx saria

Bertso saio berezia 2026-09-23

Gure ondareari kantari

Igotz Alkorta Irastortza

Txikitik handira 01 2026-09-24

Txapelketako zozketetako oroitzapenak