Gaur aurkeztu da Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan 2022-06-22

Txapelketak 14 saio izango ditu eta sarrerak bihartik eskuragarri

Irailaren 24an hasita, Getxon, Arrasaten, Gotaine-Irabarnen, Gasteizen, Donostian, Lizarran, Elizondon, Donibane Garazin, Irunen, Durangon, Amurrion, Baionan, Bilbon eta Iruñean izango dira saioak. Finala abenduaren 18an, igandean, Nafarroa Arenan. 42 bertsolarik hartuko dute parte, tartean egungo txapeldunak, Maialen Lujanbiok.

Txapelketa Nagusiak egingo duen bidea aurkeztu du gaur eguerdian Bertsozale Elkarteak Bilbon. Hamalau saio izango ditu eta bihar jarriko dira salgai sarrerak, 9:00etatik aurrera, www.bertsosarrerak.eus atarian. Irailaren 24an hasita, Getxon, Arrasaten, Gotaine-Irabarnen, Gasteizen, Donostian, Lizarran, Elizondon, Donibane Garazin, Irunen, Durangon, Amurrion, Baionan, Bilbon eta Iruñean izango dira saioak. Finala abenduaren 18an, igandean, Nafarroa Arenan. 42 bertsolarik hartuko dute parte, tartean egungo txapeldunak, Maialen Lujanbiok.

Euskaltzaindiaren egoitza nagusian egindako aurkezpenean izan dira Gontzal Agote, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Lehendakaritza Taldeko kidea; Idoia Trenor, Bertsozale Elkarteko koordinatzailea; eta Oier Iurramendi, 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko koordinatzailea.

Bertsozale Elkarteak antolatzen duen hamargarren txapelketa da aurtengoa eta pandemiak eraginda, aurrekotik bost urtera dator. «Egoerak hobera egin badu ere, lanean jarraitzen du Bertsozale Elkarteak plaza biziberritzeko asmoz» adierazi du Bertsozale Elkarteak.

42 bertsolari kantuan
42 bertsolari izango dira denera Txapelketa Nagusian. Aurreko finaletik sailkatuak: Maialen Lujanbio Zugasti (egungo txapelduna), Aitor Mendiluze Gonzalez (egungo txapeldunordea), Sustrai Colina Akordarrementeria, Amets Arzallus Antia, Beñat Gaztelumendi Arandia eta Unai Agirre Goia. Hauek finalaurrekoetan hasiko dira.

Gainerako 36 bertsolarik beren herrialdeko txapelketan lortu dute Euskal Herrikorako txartela: 2 Arabatik, 10 Bizkaitik, 16 Gipuzkoatik, 5 Nafarroatik eta 3 Xilabatik sailkatuak. Banan-bana: Agin Laburu Rezola, Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Alaia Martin Etxebeste, Amaia Iturriotz Etxaniz, Ane Labaka Mayoz, Asier Azpiroz Iztueta, Beñat Iguaran Amondarain, Eneko Lazkoz Martinez, Eñaut Martikorena Lizaso, Gorka Pagonabarraga Agorria, Haritz Mujika Lasa, Iban Urdangarin Lardizabal, Imanol Uria Albizuri, Iñaki Apalategi Astigarraga, Iñigo Mantzizidor Larrañaga, Joanes Illarregi Marzol, Jone Uria Albizuri, Julio Soto Ezkurdia, Maddalen Arzallus Antia, Maialen Akizu Bidegain, Miren Amuriza Plaza, Miren Artetxe Sarasola, Nerea Elustondo Plazaola, Nerea Ibarzabal Salegi, Oihana Bartra Arenas, Oihana Iguaran Barandiaran, Onintza Enbeita Maguregi, Patxi Iriart Hiribarren, Saioa Alkaiza Guallar, Unai Gaztelumendi Arandia, Unai Mendizabal Jauregi, Xabat Galletebeitia Abaroa, Peru Abarrategi Sarrionaindia, Manex Agirre Arriolabengoa eta Xabier Silveira Etxeberria.

Olatu berria: 15 izen berri Txapelketa Nagusian
Txapelketa Nagusi honek duen berritasun mailaren adierazle da lehenengo aldiz parte hartuko duten bertsolari kopurua. Herrialdeetako txapelketetatik izena emateko eskubidea duten 36 bertsolaritatik ia erdiak berriak dira, 36tik 15: Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Amaia Iturriotz Etxaniz, Ane Labaka Mayoz, Asier Azpiroz Iztueta, Eñaut Martikorena Lizaso, Gorka Pagonabarraga Agorria, Haritz Mujika Lasa, Imanol Uria Albizuri, Joanes Illarregi Marzol, Maialen Akizu Bidegain, Patxi Iriart Hiribarren, Saioa Alkaiza Guallar, Peru Abarrategi eta Unai Mendizabal Jauregi.

% 65 gizonezkoak, %35 emakumezkoak
Parekidetasun ikuspegitik, Txapelketa honetako bertsolarien % 65 gizonezkoak dira eta %35 emakumezkoak. Bada beste datu bat ere. Txartela herrialdeetako txapelketan irabazi dutenak kontuan hartuta, portzentaia %60 / %40 da. Lehenengoz parte hartuko duten bertsolarien artean berriz, proportzioak urrunduz doaz: % 72 gizonezkoak, %28 emakumezkoak.


Txapelketa Nagusiko irudia.


Tokian tokiko antolatzaile, bertso-eskola eta bertsolariekin lanean
Azken urteotan, ahalegin handia egin du Bertsozale Elkarteak tokian tokiko antolatzaileekin, bertso-eskolekin eta sortzaileekin beraiekin batera plaza biziberritzeko: «Egoerak hobera egin du, eta horrek poza ematen du. Dena den, bertso plazaren martxa arretaz segitzen dugu; batetik, pandemiak utzitako ondorioak oraindik ere ez direlako guztiz desagertu, eta, bestetik, bertsolaritzaren egungo egoera bertan islatzen delako», azaldu du Gontzal Agotek. Izan ere, Bertsozale Elkarteak plazaren irakurketa egin du aldian-aldian, eta datu onak dira azken hilabeteetakoak. «Azken urteetan gertatutakoak gertatuta ere, argi esan dezakegu bertsolaritza oso bizi dagoela euskararen lurralde osoan zehar», jarraitu du Idoia Trenorrek, eta erantsi: «Garrantzitsua da bizitasun hori nondik datorren azaltzea. Txapelketa ez da ekintza isolatu bat, txikitik, egunerokoan eta ahalegin handiz egunero egiten den lanaren ondorioa da»: hezkuntzan, ikerkuntzan nahiz plazan egiten den lana azpimarratu ditu, sei Bertsozale Elkarteen, Lanku Kultur Zerbitzuen eta Xenpelar Dokumentazio Zentroaren eskutik. Hain zuzen, aurkezpenean izan dira Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako, eta Nafarroako Bertsozale Elkarteetako eta Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako Bertsularien Lagunak Elkarteko lehendakariak.


Sarrerak bihartik aurrera jarriko dira salgai
Oier Iurramendik gogorarazi du, duela astebete iragarri bezala, www.bertsosarrerak.eus atarian jarriko direla salgai sarrera guztiak, bihar, ekainak 23, 9:00etatik aurrera. «Nafarroako Bertsozale Elkartearen egoitzan finalerako sarrerak saltzeko leihatila zerbitzua eskainiko da, 10:00-14:00 eta 16:00-18:00 bitarte, ekainaren 23tik 30era, asteburuan salbu». Halaber, egun horietan finalerako sarrera bermatuta izango dute Bertsozale Elkarteko bazkideek.
Sarreren inguruko informazio gehiago hemen dago, eta aurrerantzean Txapelketa Nagusia webgune honetan bertan jarraitu ahal izango duzue, baita Bertsoa.eus webgunean ere.


Txapeldunen zerrenda
17 Txapelketa Nagusi jokatu dira 1935etik eta 9 txapeldun izan dira ia mende bateko ibilian. Andoni Egañak jantzi ditu txapel gehien, 4 denera. Hiru Manuel Olaizola Uztapidek, bina Maialen Lujanbiok, Iñaki Eizmendi Basarrik eta Xabier Amurizak. Bana Joxe Manuel Lujanbio Txirritak, Sebastian Lizasok, Jon Lopategik eta Amets Arzallusek.

1935    Donostia     Iñaki Eizmendi Basarri
1936    Donostia     Manuel Lujanbio Txirrita
1960    Donostia     Iñaki Eizmendi Basarri
1962    Donostia     Manuel Olaizola Uztapide
1965    Donostia     Manuel Olaizola Uztapide
1967    Donostia     Manuel Olaizola Uztapide
1980    Donostia     Xabier Amuriza
1982    Donostia     Xabier Amuriza
1986    Donostia     Sebastian Lizaso
1989    Donostia     Jon Lopategi
1993    Donostia     Andoni Egaña
1997    Donostia     Andoni Egaña
2001    Donostia     Andoni Egaña
2005    Barakaldo    Andoni Egaña
2009    Barakaldo    Maialen Lujanbio
2013    Barakaldo    Amets Arzallus
2017    Barakaldo    Maialen Lujanbio
2022    Iruñea         ?

Txapelketari buruzko informazio guztia www.bertsozale.eus gunean
Bertsozale Elkarteak Txapelketa Nagusiari buruzko informazio guztia jarri du wegunean prestatutako atal berezian.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri