Osinalde Sariketako finalistak erabakita 2023-04-02

Aner Euzkitze eta Irati Alcantarilla ere Osinaldeko finalera eta seikotea osatuta

Aner Euzkitze eta Irati Alcantarilla ere Osinaldeko finalera eta seikotea osatuta
Oihana Arana, Xabat Illarregi, Aner Euzkitze, Irati Alcantarilla, Lander Arizmendi eta Unai Izagirre ariko dira Gabirian kantuan apirilaren 15ean

Osinalde Sariketako finalistak erabakita gelditu dira, hiru konporaketak jokatuta: Oihana Arana, Xabat Illarregi, Aner Euzkitze, Irati Alcantarilla, Lander Arizmendi eta Unai Izagirre ariko dira Gabirian kantuan apirilaren 15ean. Arana, Illarregi eta Euzkitze kanporaketak irabazita sailkatu dira, Ordizian, Zaldibian eta Aztirian, hurrenez hurren. Beste hirurak beren kanporaketan bigarren postua eginda.

Azken kanporaketa, Aztiria Bat Saria, larunbatean jokatu zen Gabiriako Aztiria auzoan: Aner Euzkitze, Irati Alcantarilla, Aroa Arrizubieta, Aitor Ugarte, Lurdes Ondaro eta Urko Arregi aritu ziren kantuan, Aztiria Bat elkartean.

Elkarteetara itzulera beroa
Osinaldeko finalera bidean sari izaera duten hiru kanporaketa jokatu dira Ordizian, Zaldibian eta Aztirian. Argi Berri Saria Ordizian, Osinberde Saria Zaldibian eta Aztiria Bat Saria Aztirian. Osinalde Sariketako aurtengo lerroburua zen pandemia ondoren, sariketa osoa elkarteetara itzuliko zela eta oso harrera beroa izan du itzulera horrek, toki gehienetan sarrerak agortuta.

(Argazkia: Goierri Telebista)



Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu