Beñat Gaztelumendi Arandia - Elkarrizketa 2023-04-10

«Txapelketak asko bete nau eta irailean ez nengoen tokian nagoela sentitzen dut orain»

Beñat Gaztelumendi Arandiak (Añorga, 1987) Txapelketa Nagusiaren inguruko atzera begirakoa eta plazaren irakurketa egin ditu Bertsoa.eus-en, finalistekin egiten ari garen elkarrizketa sailaren baitan. Luze egin zitzaion txapelketan sartu bitarteko tartea baina gustura da egindako bidearekin eta lanarekin, bai finalaurrekoetan bai finalean. Finalari dagokionez, bere burua lehenengoz finala jokatzen sentitu zuen iazkoan, aurreko bietan ez bezala.

Txapelketa formatuan oraindik bidea egiteko grinaz eta indarrez somatzen du bere burua. Hurrengo aukera Gipuzkoako Txapelketa izango du, 2024an. Erabakita ez badu ere, baiezkoari indar handia dario bere hitzetan.



Maila pertsonalean ez ezik, Beñat Gaztelumendi bere lekukotza utzi du 2022ko Txapelketa Nagusiak ekarri eta utzi duenaz bertsogintza aldetik.

Gustura dabil plazan Gaztelumendi bere sentipenak azaltzeaz gain, plazako irakurketa ere utzi digu Bertsoa.eus-en.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza