Mirari Martiarena Iraola - Hitzetik Hortzerako aurkezle eta gidoilaria 2023-09-13

«Hitzetik Hortzerako aurkezle izatea gauza handia da niretzat, eta ardura»

«Hitzetik Hortzerako aurkezle izatea gauza handia da niretzat, eta ardura»

Mirari Martiarena Iraola (Oiartzun, 1986) Hitzetik Hortzerako aurkezle berriak, gauza handitzat ez ezik, ardura handitzat hartu du bere eginkizun berria. Aurreko denboraldian  programako gidoilari lanetan aritu zen eta aurten biak uztartuko ditu.

Bertsolaria da Martiarena, plazan eta txapelketan kantatua, eta azken urteetan umoregintzan egin du bidea oholtzan zein telebistan. Beretzat bertsoa magia dela dio. Bertsoa eta umoregintza landu izanda, Hitzetik Hortzerari bere ukitua eman nahi lioke hari mutur horri tiraka.

Bere belaunaldiko bertsolari eta bertsozale asko bezala, Hitzetik Hortzerararen alaba da Martiarena: «gure etxean beti presentzia handia izan du». Oiartzuarra artean sehaskako haurra zela jaio zen Hitzetik Hortzera bertso mundura eta haren eskutik egingo du orain denboraldi berriko bidea programak.

Erdi-txantxetan lagunei esaten omen zien berak telebista programa bat aurkeztuko zuela noizbait... ez ordea burutik pasa programa hori bere pasiotako batena izango zenik.

Larunbatean 21:00etan lehen programa, ETB1n. Hortik aurrera martxora arte astero, larunbatean emisioa eta igandean 15:00 errepikapena.


Entzun Betsoa.eus-i emandako elkarrizketa.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu